Aldaketa sozialek hezkuntza sistemaren ingurua erabat
eraldatu dute. Administraziotik zuzenean bideratutako ekimenei esker eta, batez
ere, irakasle eta ikertzaile askoren laguntzari esker lortu da hau, teknologia
berrietan sistema indartzeko modu bikaina ikusi dutelako. Administrazioak azken
urteotan kaleratutako ekimen eta estrategia desberdinek, jardute pedagogikoetan
teknologia erabiltzea bermatu dute.
Hezkuntzako material digitalak sortzea, zabaltzea eta
ebaluatzea ezinbestekoa da, hezkuntza zerbitzu eta eduki digitalak sorkuntza
eta eboluzio prozesu batean murgildurik daude oraindik. Eduki hauen kalitatea,
erabilgarritasuna eta fidagarritasuna asko baloratuko dira eta, ondorioz, eduki
eta zerbitzuetan aukera zabal bat eskaintzea garrantzitsua izango da gizartearen
eskakizunei aurre egin ahal izateko.
Azken urteetan hainbat programa digital sortu dira hezkuntza
munduaren inguruan, horien artean garrantzitsuenak “AVANZA” planaren barnean sartzen
diren “interneta eskolan” eta “interneta gelan” programak. Hauen helburua
zerbitzu eta aplikazio pedagogikoak indartzea da, gainera, bi programa haundi
hauetaz aparte beste hainbat ekimen garatzen ari dira ikerketa eta garapena
bermatu ahal izateko. Aipatutako bi programak hezkuntza sistemako maila
guztietara dago bideratua, baina lehen hezkuntzan indar gehiago du.
Ondorioz, gauzak ikertzea ezinbestekoa izango da produktu
eta erantzun berritzaileak eman ahal izateko. Inguru malgu bat ezartzea ere
ezinbestekoa da ekimen eta prposamen guztiak kontuan hartu ahal izateko, aniztasun
honen bitartez geroz eta aberatsagoak izango diren hezkuntza eduki digitalak
sortuko direlako.