Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Sakondu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sakondu. Mostrar todas las entradas

2011-10-09

IKT-ETATIK, GIZA BALIABIDEETARA

   Aurreko sarreretan aipatu bezala, IKT-ek izaera eraldatzailea dutela ikusi daiteke. Lehenik, interesen egitura guztiz aldatzen dute, ikurren izaera ere aldatzen dute eta komunitateek bizi duten ingurunea ere aldatzen dute. Aurrerakuntza teknologikoak eman diren inguruetan bizi direnen bizitzetan ere hainbat aldaketa ekarri dituzte IKT-ek, baita argia, ura eta bizitzeko beharrezkoak diren lehengaiak aurkitzeko arazoak dituzten herrialdeetan ere. Garapen herrialdeetan bizi diren pertsonek edozein informazio eskuratzeko sekulako erraztasunak dituzte, honekin esan daiteke mundua eraldatzen ari direla eta batez ere, hemendik aurrera, hezkuntzaren munduan kontuan hartu beharreko fenomenoa bilakatu dela.

IKT-ak eta hezkuntza

  Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela.

   2000. urtean Europar Batasunak "biharko eskolak" izeneko proiektua ezarri zuen martxan, horretarako proiektu honekin loturiko sistema informatikoak sortzeko beharra sentitu zuten, "School+" sistema da honen adibide. Proiektu honen helburu nagusiena irakasleen formakuntza hobetzea zen, hainbat aplikazio erabiltzen ikasi ahal izateko. Eskolei eta irakasleei beraien irakaskuntza hobetzeko bultzada eman zaie, ikasleen ikaskuntza eta garapena bermatu ahal izateko. Proiektu honek aurrerakuntza batzuk ekarri dituen arren, arazo berri batzuk ere sortu dira, irakasleen artean motibazio falta nabaria da, ikasle zein irakasleek autonomi falta sentitzen dute, espazioaren antolaketa eskasa da eta administrazioek trabak ipintzen dituzte.

   IKT-en erabilerak aldaketak ekarri ahal izateko gauza asko aldatu beharko lirateke. Irakasleek beraien papera zein den eta eskolan duten erantzukizuna zein den pentsatu beharko lukete, baina hauek ez dira aldatu behar diren gauza bakarrak, eskolak, administrazioak eta gizarteak hartzen dituzten erabakiak ere sakonki begiratu beharko dira.




IKT-EN ERABILERA EGOKIA ESKOLETAN

   Garai batean, hezkuntza politikek zuten arazo sozialen gaineko ardura. Gaur egun, ordea, hezkuntza politika batzuk garapen ekonomiko, enplegu eta herrialde baten lanen ondorio dira, herrialde hauetan noizbehinka  IKT-etan garapen bat ematen direlarik.

   IKT-ak hezkuntza mundura zabaltzeko lehen saiakera 1980-ko hamarkadaren hasieran eman zen Europa mailan, baina Espainian ez zen 1986. urterarte zabalduko. IKT-en zabaltze honek eskolen hobekuntza teknologikoa suposatu zuen, interneta geletara sartzea ahalbidetu zelako eta egitura teknologikoetan aurrerapauso handiak eman zirelako.

   Europar Batasunak e-learning eta e-skills bezalako programak martxan ipini zituen eta honekin batera Europar Batasuneko kide diren estatu orok software librearen ezarpena onartu zuten. Software librearen ezarpenak askatasun eta hazkuntza soziala ekarri zuen, baita industriaren indartze bat ere. Honekin batera, European Schoolnet izeneko programa ezarrri zuten eta honen barnean aurkitzen zen eTwinning orrialdeak erlazio kultural, integratzaile eta komunikatzaile bat bultzatu zuen Europan.

   Aurrerakuntzak izugarriak eman diren arren, irakasleak dira, ikasleekin batera, prozesu hau martxan jarri behar dutenak leku guztiak arakatuz, beraiek mantentzen duten espazioan etengabe haziz.

2011-10-01

WEB 2.0 eta bere zerbitzuak

Web 1.0 bigarren  fase berri batean murgiltzen ari da, bertsio berri eta hobetu bat osatzen ari delarik: web 2.0. 2.006. urtean koka dezakegu horren hastapena.  Internet eta web kontzeptuak ez dira inondik inora ere sinonimo.  Web 2.0 teknologia berri eta zerbitzu erakargarrien multzoa baino askoz gehiago da.  Web 2.0-k hainbat zerbitzu eta aplikazio eskaintzen ditu: blog-ak, wikiak, sare sozialak, podcasting, etiketak (tagging) , folksonomia, RSS, multimedia baliabideen partekatzea… erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkar- trukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
Web 2.0 erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Zenbait printzipiotan oinarritzen da: web-a plataforma gisa; taldeko adimena aprobetxatzea; datuak “Intel Inside” berria dira; softwareko bertsioen eguneratzearen amaiera;  erabiltzaile esperientzien aberastasuna; softwarea ez dago dispositibo bakarrera mugatuta.
Blog-a post-en (entradak) bat-bateko argitalpena  ahalbidetzen duen web  lekua da, eta irakurleek egileari komentarioak utz diezazkiekete.  Entrada bakoitzean etiketak (tag) jartzen dira. Blogger blog-ean idazten duen pertsonari deritzo. Wiki-a beste web orri  edo web orrien multzo bat da, eta bertan sar daitekeen edozein pertsonak edita dezake dagoen lekuak dagoelarik. Gai zehatz batekin, taldean eraikitzen da, izan ere, erabiltzaileek bertako edukiak aldatu, borratu edota gauza berriak gehi ditzakete bertan. Etiketa, berriz, objektu digital bati atxikitzen zaion hitz gako bat da. “ Social Bookmarking” bidez, interneteko erabiltzaileek  nahi dituzten web orriak gorde, antolatu (etiketatu), konpartitu eta bilatzen dituzte.  Folksonomia etorkizun batean errekuperatzeko helburua duen eta web helbide bat duen edozein eduki digitalen etiketa prozesuaren ondorioa da. Web-ean emandako gorakada handienetariko bat multimedia- edukiak gorde eta partekatzea errazten duten zerbitzuek jasan dute, hala nola, Youtube, Flickr edota Odeo. Gainera,  gehienetan, gordetako edukiak edozein blog edo web orritan ikusi ahal izateko aukera ematen dute. Rss-ri esker, interneteko erabiltzaileek ez dute zertan etengabe beraien orrialde faboritoak bisitatzen egon zerbait berria duten ikusteko, izan ere, bere irakurle programari esker automatikoki konektatzen da eta eduki berrien titularrak deskargatzen ditu, birus arriskuz kanpo.

2011-09-29

WEB 2.0 eta hezkuntza



Informazioaren gizartea osatzen duten sare, teknologia eta sistemen multzoak interneten aurkitu du bere egitekoak  gauzatzeko tokirik egokiena. Web 2.0, etengabe garatzen ari den kontzeptu berria da. Denbora gutxian, web estatiko batetik (web 1.0), web dinamiko batera pasa gara (web 2.0) eta azken honek aukera izugarriak ematen dizkigu hezkuntzaren arloan.

Aldaketa honetan paper garrantzitsuena erabiltzaileek osatu dute,  izan ere beraiek izan dira datuen web-a, pertsonen web-a bihurtu dutenak. Plataforma desberdinak (sare sozialak), hauek aurrera eramateko erramintak, RSS edo Atom-ak, Folcosomia, zerbitzu eta aplikazioak, hau guztia zaintzen duen formatua … Web 2.0 hau osatzen duten ezaugarrietako batzuk dira.

Baina, nola eragiten du guzti honek hezkuntzan? Web 2.0, komunikazioan oinarritzen da, eta ondorioz hezkuntzaren oinarrietako bat komunean dute. Beraz, aukera hau alde batera uztea ez litzateke egokiena izango, potentzia honek, parte hartzea, lankidetza … lantzeko oso interesgarriak izango litzatekeelako.  

Erronka nagusienetako bat, informazioa bilatu, jaso eta ezagutzara eraldatzean datza. Gela digitalak erabiliz informazioa jaso eta partekatzeari dagokionez RSSak eta “Favoritos” delakoa aipatuko genituzke. Informazioa eskuragarria izateko aukera egokiena da.

Informazioa sortu eta partekatzeari dagokionez aldiz, “Escritorio Virtual”ak erabili genitzake, dokumentuak online partekatzeko oso erabilgarria da. Multimedia osagaiak ere multzo honetan sartuko genuke, bideoak eta argazkiak partekatzeko aukera paregabea hain zuzen ere. Azkeni, blogak eta wikiak  aipatu beharko genituzke, taldekideen artean eraikitzeko proiektu bikaina delarik.

Ondorioz, ezin dugu ukatu web 2.0 den aurrerapen honek eskaintzen dizkigun aukerak hezkuntzari aplikatzeko paregabeak direla.

2011-09-27

IKTak historian zehar












  








EUROPA
   Bangemann.- 1994.urtean martxan jarri zen plana.
   Europa a la vanguardia de la sociedad de la información.- hezkuntzaren aldaketaren beharra ikusi zuen plan honek.
   Estrategia Lisboa.- Europari begira plangintza bat egin behar zen, mugimendu hori mundu osora zabalduz.
   eEurope.- Garai digitala eta online informazioa bermatzea du helburu.
   eLearning eContenidos.- Europako herrialdeetako hezkuntzan teknologia digitala integratzea eta online sistemak erabiltzen ikasteko plana.
   Iniciativa 2010.- Formakuntza pedagogikoaren beharra ikusi zen.
 
  ESPAINIA
  Plan Info XXI.- Espainia mailan Interneta zabaltzea.
  Comisión Soto.- Informazio gizartea probesteko aditu talde bat lanean aritu zen, informatika gelak helburu zituztelarik.
  Educación.es.- Eskoletan hezkuntza garatzeko neurri multzoa eta baliabideak ziren helburu, edukiak sustatzeko eta irakasleak prestatzeko.
  Avanz@.- Geletan ikt-ak sartu.
 LOE.- Konpetentzia digitala bermatu nahi zen derrigorrezko hezkuntzan.

   EAE
  Iniciativa 2000tres.- EH-ko eskolari zuzendua dago, eta Europako ereduan oinarrituz, azpiegiturak eta baliabideak hobetzea du helburu.
  Plan Premia 1.- EAE-ko eskola publikoek baliabide minimoak izateko martxan jarri zen plana.
   PESI.- Irakasleen prestakuntza sustatu nahi da eta ikastetxeetako baliabideak hobetu.
  Plan Premia2.- Klaseak emateko dotazio berri batzuk ditu helburu gisa.
  Dekretu 175/2007.- Konpetentzia digitala Euskadiko dekretuan.
  PESI 2.- Hezkuntza munduan aldaketak eman behar ziren.
  Modelo de madurez tecnológica de centro educativo.- IKTak gestioan, administrazioan… erabili.