Páginas

2011-11-26

DISEÑU EKINTZA ETA HEZKUNTZA OBJEKTU DIGITALAK


    Aldaketa sozialek hezkuntza sistemaren ingurua erabat eraldatu dute. Administraziotik zuzenean bideratutako ekimenei esker eta, batez ere, irakasle eta ikertzaile askoren laguntzari esker lortu da hau, teknologia berrietan sistema indartzeko modu bikaina ikusi dutelako. Administrazioak azken urteotan kaleratutako ekimen eta estrategia desberdinek, jardute pedagogikoetan teknologia erabiltzea bermatu dute.

    Hezkuntzako material digitalak sortzea, zabaltzea eta ebaluatzea ezinbestekoa da, hezkuntza zerbitzu eta eduki digitalak sorkuntza eta eboluzio prozesu batean murgildurik daude oraindik. Eduki hauen kalitatea, erabilgarritasuna eta fidagarritasuna asko baloratuko dira eta, ondorioz, eduki eta zerbitzuetan aukera zabal bat eskaintzea garrantzitsua izango da gizartearen eskakizunei aurre egin ahal izateko.

    Azken urteetan hainbat programa digital sortu dira hezkuntza munduaren inguruan, horien artean garrantzitsuenak “AVANZA” planaren barnean sartzen diren “interneta eskolan” eta “interneta gelan” programak. Hauen helburua zerbitzu eta aplikazio pedagogikoak indartzea da, gainera, bi programa haundi hauetaz aparte beste hainbat ekimen garatzen ari dira ikerketa eta garapena bermatu ahal izateko. Aipatutako bi programak hezkuntza sistemako maila guztietara dago bideratua, baina lehen hezkuntzan indar gehiago du.

    Ondorioz, gauzak ikertzea ezinbestekoa izango da produktu eta erantzun berritzaileak eman ahal izateko. Inguru malgu bat ezartzea ere ezinbestekoa da ekimen eta prposamen guztiak kontuan hartu ahal izateko, aniztasun honen bitartez geroz eta aberatsagoak izango diren hezkuntza eduki digitalak sortuko direlako.