Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Ulertu.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ulertu.. Mostrar todas las entradas

2011-09-28

ESKOLA 2.0 (bideoa)

  - Gaur egun hezkuntza munduan berrikuntza eta modernizazioaren beharra dago, hezkuntza hobeagoa lortu ahal izateko.
 - Gelak berritu eta modernizatu egin behar dira, benetan XXI.mendeko gelak izan daitezen.
 - Eskola 2.0 proiektuarekin, ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria izango du, eta geletan wifi, ADSL, proiektagailuak, arbel digitalak… egongo dira.
 - Proiektu hau aurrera eramateko irakasleek ere formakuntza bat behar dute, hauek ere ikasi egin behar baitute; 5. eta 6. mailako ikasleei bideratua dago EAEn.
  - Eskola 2.0 proiektuari esker, irakasleek eta ikasleek espazio birtual bat partekatuko dute, eta proiektuak ebaluaketa fase bat izango du.
  OHAR GARRANTZITSUAK
 - Baliabideen dotazioak
 - Gela digitalak
 - Irakasleen formakuntza
 - Baliabide eta edukiak ematea

2011-09-27

LANKIDETZARAKO TRESNAK

  ZER TRESNA TEKNOLOGIKOK LAGUNTZEN GAITUZTE  LANKIDETZA MODUAN IKASTEKO?

  - Posta elektronikoa
  - Table PC
  - Blogak
  - Ordenagailua
  - Pen Drive
  - Internet
  - Offimatika
  - Sare sozialak (tuenti, twitter, facebook...)
  - Wiki-ak: informazioa eraikitzeko sistema (wikipedia...)
  - Argazki makinak, bideo makinak... 
  - Karpeta partekatuak
  - LMS: ikasteko sistema kudeatzailea (gela birtualak)
  - Foroak
  - Arbel digital elkarreragilea (PDI)
  - Bat- bateko mezularitza (txat, msn...)
  - Egutegi partekatua

2011-09-20

ZER DA IKT-a ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

Azken urteetan sortutako kontzeptu berria da. Teknologia ezberdinei erreferentzia egiten die hainbat testuingurutan, horietako bat hezkuntza delarik. Bere baitan arbel digitalak, ordenagailuak, proiektagailuak, eskolako antolakuntza… hartzen dituelarik. Irakaskuntza- ikaskuntza prozesua erraztuz eta komunikatzeko modu berriak eskainiz. Bestalde, ez dugu ahaztu behar IKT-k baliagarriak izan daitezkeela informazioaren bilaketarako zein trataerarako, eta modu honetan informazioa emateko modu desberdinak sortzen direla.  Honen eraginpean, ikasleak, irakasleak, familia… daude.
Ondorioz, eskolan paper garrantzitsua dute, izan ere, gizarteko aldaketak hezkuntzak bere gain hartu behar ditu, informazioaren gizartean baikaude.

2011-09-15

ZER DA MULTIALFABETIZAZIOA?

     Ikus entzumenezko alfabetizazioa (oinarrizko ezagutzak izatea), alfabetizazio teknologikoa (tresna teknologikoen erabilpena) eta informazioaren alfabetizazioa (informazioaren bilaketa eta eraldaketa) batzen dituen kontzeptua da. Multialfabetizazioak zentzua izan dezan, hiru alfabetizazio motek uztartuta egon behar dute. Horietako bakoitzak indibidualki ez du zentzurik izango.


       IKUS ENTZUMENEZKO ALFABETIZAZIOA
      Ezagutzaren gizartea
         Konpetentzia digitala
      Proiektuak 


       ALFABETIZAZIO TEKNOLOGIKOA (erabilpena)
      PDI
      Web 2.0
      Lankidetza (ikastetxeen artean, …)
      Ezagutzaren gizartea
      Konpetentzia digitala
      Proiektuak
      IKTak eta emozioak
      IKTak eta jakintza arloak



      INFORMAZIOAREN ALFABETIZAZIOA (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu…)
      Informazioaren eraldaketa (Ofimatika, …)
      IKTak eta emozioak
      IKTak eta jakintza arloak
      Ezagutzaren gizartea
      Konpetentzia digitala
      Proiektuak

     IKUS ENTZUMENEZKO ALFABETIZAZIOA + ALFABETIZAZIO TEKNOLOGIKOA + INFORMAZIOAREN ALFABETIZAZIOA= MULTIALFABETIZAZIOA

2011-09-13

LH-KO IRAKASLE BEZALA, ZEIN FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUT?

      Gaur egun bizi garen gizarte globalizatu honetan, ezinbestekoak bihurtu zaizkigu teknologia berriak. Urte gutxiren buruan aurrerakada izugarria izan dute, gaur egun haurrek ordenagailu eramangarri bat izateko punturaino. Hori horrela dela ikusirik, irakasleek ere badute aurrerakada horietara moldatzeko beharra, baina zein formakuntza teknologiko behar du Lehen Hezkuntzako irakasle batek?

     Hasteko, argitu nahiko genuke teknologia berriei buruz hitz egiterako garaian, ez garela ordenagailuez soilik ari, baita hori inguratzen duten aparatu desberdinen multzoaz ere; hala nola, proiektagailuak, Netbook-ak, inprimagailuak, eskanerrak, arbel digitalak...Horretarako garrantzitsua da teknologia berri hauen inguruan Gobernuak eskaintzen dituen ikastaroen berri izatea eta parte hartzea.

       Lehen Hezkuntzan lanean dabilen irakasle batek tresna berri hauek erabiltzen jakin behar du bere lana aurrera eraman ahal izateko. Lehenik eta behin, gutxieneko jakintza bat izan behar du tresna hauekiko, hau da, aparatu hauek pizten eta itzaltzen jakin, saguak dituen erabileren berri izan, teklatua behar bezala maneiatu mekanografiaz baliatuz... Gauza oso sinpleak diruditen arren, ezinbestekoak dira lanean hasteko.

       Honetaz gain, Internetetik informazioa arakatzen jakitea funtsezkoa da. Horretarako, bilatzaile ezberdinak ezagutu beharko ditu, eta ez da konformatu behar lehenengo topatzen duen informazio iturriarekin; izan ere, gai beraren inguruan informazio ezberdin ugari aurki baitaiteke webgune ezberdinetan. Honi lotuta, webgunearen barnean atal ezberdinen erabileraren berri izan beharko du, eta horrela informazioa aurkitzerako garaian modu antolatuagoan lan egingo du.

       Irakasle bat dokumentu ezberdinak txukun aurkezteko gai izan behar da. Horretarako Word, Excel, Power Point... bezalako programak erabiltzen jakitea garrantzitsua da, ondoren dokumentu hauei bestelako itxura eman ahal izateko. Modu berri honetan aurrez duen informazioa manipulatu eta aurkezpen erakargarriak egiteko trebezia izan behar du, eta hau erabilgarria izan daiteke haurrei zein gurasoei erakusteko.

       Bestetik, gaur egungo eskoletan haurrek euren ordenagailu eramangarriak erabiltzen dituzte, eta hauei segurtasuna erakutsi beharko die aipatu berri ditugun gai hauekiko. Nahiz eta irakasleak programa baten funtzionamendua nolakoa den jakin, haurrei jakintza eta taktika hauek transmititzeko gaitasuna izan behar du.
  
     Amaitzeko, esan beharra dugu Gobernuak inbertsio izugarria egin duela eskola 2.0 bezalako proiektuak aurrera eramateko, beraz, garrantzitsua da beharrezko erabilera ematea material honi; hau da, teknologia hauek tresna bezala erabili behar dira, eta ez helburu bezala.