Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Konpartitu.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Konpartitu.. Mostrar todas las entradas

2011-10-21

ONDORIOAK (Lankidetza-ikaskuntza)


   Hirugarren eskenatokian, lankidetza ikaskuntzaren nondik- norakoak aztertu ditugu; hau ikaskuntza prozesua aurrera eramateko aukera bat da, non taldean lan egitea eskatzen duen. Modu honetan, taldekieen arteko koordinazioa berebizikoa izango da, eta guztiek helburu bera izan beharko dute. Honetaz gain, lan indibiduala ere garrantzitsua da, bakoitzak rol ezberdinak hartuz lana aurrera eraman ahal izateko.

  Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela. Honengatik guztiagatik, irakasleen parte-hartzea ere ezinbestekoa da, aukera hau sustatzea bere esku baitago.

   Eskola 2.0 proiektuak lankidetza prozesua aurrera eramateko hainbat tresna eskaintzen ditu. Proiektu honi esker, haurren arteko talde lana bultzatuko da, eta IKT-ez baliatuko dira lan ezberdinak burutzeko. Era berean, Web 2.0 zerbitzuak eskaintzen dituen tresnak Eskola 2.0 proiekturako baliagarriak izan daitezkeela esan genezake. Honi esker, Web 2.0-k eskaintzen dituen zerbitzuak ez dira soilik eskolara mugatzen, hots, norberak bere aisirako, lanerako… erabil ditzake. 

  Web 2.0 zerbitzuei esker, hauetako asko hezkuntza munduan erabilgarriak izan daitezke, hala nola, dokumentuak partekatzea, RSS-ak, bideoen eta argazkien partekatzea, blogak, mapen aplikazioak, podcasting… Tresna hauek, hasieran aipatutakoa lortzen laguntzen dute, hau da, lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta horrela, ikasle-irakasle eta familien arteko komunikazioa bermatzen da, eta euren arteko elkarrekintza eta errespetua.

2011-09-22

ONDORIOA: LH-ko irakasleek behar duten beharrezko prestakuntza.

    
     Ikasgelan ikusgai izan ditugun teknografietan talde bakoitzak IKT-ei buruz duen ikuspuntua aztertu dugu. Honela, lan bakoitzak ekarpen interesgarriak egin dizkigu gai honen inguruan. Denok ere, materiala toki beretik lortu dugu, hau da, internetetik. Askotan, gainera, argazki berdinak aukeratu ditugu, hala nola, eskola 2.0-ri dagozkion argazkiak, informazioaren gizarteari dagozkionak...

    Gure teknografia beste kideenarekin alderatuz, berdintasun batzuk aurkitu ditugu. Esate baterako multialfabetizazioaren kontzeptuari garrantzi berezia eman zaio, ia lan guztietan azaldu delarik. Horrez gain,gure eskolako garaiak eta gaur egungo eskolen erkapena maiz erakutsi den bereizketa da. 

    Aldi berean, gure lanak hainbat gabezi zituela konturatu gara. Adibide batzuk aipatzearren, internet bidezko erosketak (ebay) ez genituen erakutsi, natibo eta imigrante digitalen garrantzia ez genuen erakutsi lanean,  jolas hezitzaileei ez genien lekurik eskaini... Esan behar da, gainera, lanaren amaieran ez genuela inongo hiperbinkulorik jarri bibliografia gisa.

    Teknografia hauetan ikusi duguna kontuan hartuta, ondorio batzuetara iritsi gara: IKT-en erabilerak berebiziko garrantzia irabazi du; honela, hezkuntzan leku garrantzitsua lortuz eta gizarteko egoera berrietara moldatuz.

   Hori guztia horrela izanik, irakasleek paper garrantzitsua betetzen dute erronka honetan. Irakaskuntza- ikaskuntza prozesua eraginkorra izan dadin guraso, ikasle eta irakasleek beren partetik jarri behar dute, nahiz eta irakasleen inplikazioa ezinbestekoa den.... Beraz, irakasleen prestakuntza eraldaketa horiekiko ezinbestekoa da multialfabetizazioa lortzeko.