Gaur
egun bizi garen gizarte globalizatu honetan, ezinbestekoak bihurtu zaizkigu
teknologia berriak. Urte gutxiren buruan aurrerakada izugarria izan dute, gaur
egun haurrek ordenagailu eramangarri bat izateko punturaino. Hori horrela dela
ikusirik, irakasleek ere badute aurrerakada horietara moldatzeko beharra, baina
zein formakuntza teknologiko behar du Lehen Hezkuntzako irakasle batek?
Hasteko, argitu nahiko genuke teknologia berriei buruz hitz egiterako
garaian, ez garela ordenagailuez soilik ari, baita hori inguratzen duten
aparatu desberdinen multzoaz ere; hala nola, proiektagailuak, Netbook-ak,
inprimagailuak, eskanerrak, arbel digitalak...Horretarako garrantzitsua da teknologia berri hauen inguruan Gobernuak eskaintzen dituen ikastaroen berri izatea eta parte hartzea.
Lehen Hezkuntzan lanean dabilen irakasle batek tresna berri hauek erabiltzen
jakin behar du bere lana aurrera eraman ahal izateko. Lehenik eta behin,
gutxieneko jakintza bat izan behar du tresna hauekiko, hau da, aparatu hauek
pizten eta itzaltzen jakin, saguak dituen erabileren berri izan, teklatua behar
bezala maneiatu mekanografiaz baliatuz... Gauza oso sinpleak diruditen arren,
ezinbestekoak dira lanean hasteko.
Honetaz gain, Internetetik informazioa arakatzen jakitea funtsezkoa da.
Horretarako, bilatzaile ezberdinak ezagutu beharko ditu, eta ez da konformatu
behar lehenengo topatzen duen informazio iturriarekin; izan ere, gai beraren
inguruan informazio ezberdin ugari aurki baitaiteke webgune ezberdinetan. Honi
lotuta, webgunearen barnean atal ezberdinen erabileraren berri izan beharko du,
eta horrela informazioa aurkitzerako garaian modu antolatuagoan lan egingo du.
Irakasle bat dokumentu ezberdinak txukun aurkezteko gai izan behar da.
Horretarako Word, Excel, Power Point... bezalako programak erabiltzen jakitea
garrantzitsua da, ondoren dokumentu hauei bestelako itxura eman ahal izateko.
Modu berri honetan aurrez duen informazioa manipulatu eta aurkezpen
erakargarriak egiteko trebezia izan behar du, eta hau erabilgarria izan daiteke
haurrei zein gurasoei erakusteko.
Bestetik, gaur egungo eskoletan haurrek euren ordenagailu eramangarriak
erabiltzen dituzte, eta hauei segurtasuna erakutsi beharko die aipatu berri
ditugun gai hauekiko. Nahiz eta irakasleak programa baten funtzionamendua
nolakoa den jakin, haurrei jakintza eta taktika hauek transmititzeko gaitasuna
izan behar du.
Amaitzeko, esan beharra dugu Gobernuak inbertsio izugarria egin duela eskola 2.0 bezalako proiektuak aurrera eramateko, beraz, garrantzitsua da beharrezko erabilera ematea material honi; hau da, teknologia hauek tresna bezala erabili behar dira, eta ez helburu bezala.
Amaitzeko, esan beharra dugu Gobernuak inbertsio izugarria egin duela eskola 2.0 bezalako proiektuak aurrera eramateko, beraz, garrantzitsua da beharrezko erabilera ematea material honi; hau da, teknologia hauek tresna bezala erabili behar dira, eta ez helburu bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario