ECDL: European Computer Driving Licence. 5.0 ikasketa- plana dago bertako web-orrian argitaratuta. Informazio galera, arazo eta bertan dagoen informazioan inguruko ardura ez ditu bere gain hartzen. Zazpi modulo ezberdin daude.
• 1. Moduloa: informazioaren teknologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak. Ordenagailu baten zati garrantzitsuenak menderatu behar dituzte, bai eta IKT-ren oinarrizko kontzeptuak jakin ere, hala nola, hardware, software, segurtasuna, sare informatikoak…
• 2. Moduloa: ordenagailuaren erabilerak eta fitxategien kudeaketak. Ordenagailu personal baten oinarrizko funtzioak jakin behar dituzte, bai eta sistema eragilearen, artxiboen antolakuntzaren, antibirusen… nondik norakoak ere. Test teoriko zein praktikorako beharrezko ezagutzak eskaintzen ditu.
• 3. Moduloa: testuen prozesagailua. Testu prozesagailuen aplikazio bat erabiliaz bere gaitasunak demostratu behar ditu kartak eta dokumentuak sortzeari dagokionez.
• 4. Moduloa: kalkulu- orriak. Kalkulu- orriak erabiliz lan arrakastatsuak egin ahal izatea da helburua. Grafikoak, formulak, zeldak… hartzen ditu bere baitan.
• 5. Moduloa: datu- basea. Inguru horretan maneiatzen jakin behar da, informazioa nola errekuperatu, diseinua landu…
• 6. Moduloa: aurkezpenak. Ordenagailu batean instalatutako tresnak erabiliaz aurkezpenak egiten jakitea (diapositibak, grafikoak…) konpetentziak demostratuaz.
• 7. Moduloa: informazioa eta komunikazioa. Batetik, interneti lotutako kontzeptuak ulertu eta bilatzaileak nola erabili… jakitea. Bestetik, komunikazio elektronikoa, korreoaren erabilera, korreoaren kudeaketa… menderatu behar dira.
Irakasleak lortu beharreko konpetentziak: teknologiaren erabilera, teknologiaren ulerkuntza eta teknologiaren inguruko hausnarketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario