Azken urteetan sortutako kontzeptu berria da. Teknologia ezberdinei erreferentzia egiten die hainbat testuingurutan, horietako bat hezkuntza delarik. Bere baitan arbel digitalak, ordenagailuak, proiektagailuak, eskolako antolakuntza… hartzen dituelarik. Irakaskuntza- ikaskuntza prozesua erraztuz eta komunikatzeko modu berriak eskainiz. Bestalde, ez dugu ahaztu behar IKT-k baliagarriak izan daitezkeela informazioaren bilaketarako zein trataerarako, eta modu honetan informazioa emateko modu desberdinak sortzen direla. Honen eraginpean, ikasleak, irakasleak, familia… daude.
Ondorioz, eskolan paper garrantzitsua dute, izan ere, gizarteko aldaketak hezkuntzak bere gain hartu behar ditu, informazioaren gizartean baikaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario