Hirugarren eskenatokian, lankidetza ikaskuntzaren
nondik- norakoak aztertu ditugu; hau ikaskuntza prozesua aurrera eramateko
aukera bat da, non taldean lan egitea eskatzen duen. Modu honetan, taldekieen
arteko koordinazioa berebizikoa izango da, eta guztiek helburu bera izan
beharko dute. Honetaz gain, lan indibiduala ere garrantzitsua da, bakoitzak rol
ezberdinak hartuz lana aurrera eraman ahal izateko.
Gaur egun, haur eta gazte
asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek
eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza
munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko
biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro
irakaslean oinarriturik dagoela. Honengatik guztiagatik, irakasleen
parte-hartzea ere ezinbestekoa da, aukera hau sustatzea bere esku baitago.
Eskola 2.0 proiektuak
lankidetza prozesua aurrera eramateko hainbat tresna eskaintzen ditu. Proiektu
honi esker, haurren arteko talde lana bultzatuko da, eta IKT-ez baliatuko dira
lan ezberdinak burutzeko. Era berean, Web 2.0 zerbitzuak eskaintzen dituen
tresnak Eskola 2.0 proiekturako baliagarriak izan daitezkeela esan genezake.
Honi esker, Web 2.0-k eskaintzen dituen zerbitzuak ez dira soilik eskolara
mugatzen, hots, norberak bere aisirako, lanerako… erabil ditzake.
Web 2.0 zerbitzuei esker,
hauetako asko hezkuntza munduan erabilgarriak izan daitezke, hala nola, dokumentuak
partekatzea, RSS-ak, bideoen eta argazkien partekatzea, blogak, mapen
aplikazioak, podcasting… Tresna hauek, hasieran aipatutakoa lortzen laguntzen
dute, hau da, lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta horrela, ikasle-irakasle
eta familien arteko komunikazioa bermatzen da, eta euren arteko elkarrekintza
eta errespetua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario