Ikasleak aldatu egin dira eta teknologia beraien egunerokotasunaren parte da. Hori horrela izanik NATIBO DIGITALAK eta IMMIGRANTE DIGITALAK desberdindu ditzakegu.
Immigrante digitalak egoera berrietara egokitzen dira baina iraganeko ezaugarriak ez dituzte alde batera uzten. Beste hizkuntza bat hitz egiten duten ikasleen irakasle dira eta orain arteko metodologia eraginkorra izaten jarraituko duela uste dute. Arazo honek konponbidea aurkitzerako garaian bi betebehar aurkitu dira:
- Metodologia aldatu: garrantzitsuena aldatu gabe baina irakaskuntzak erritmo azkarragoa izan beharko du.
- Edukiak aldatu: bi eduki bana ditzakegu
o Legatu edukia (tradizionala) à itzulpengintza lan gehiago eskatuko du, betiko edukiak beste modu batera azaldu beharko baititu. Irakaslearentzat aukera hau zailena izan daiteke.
o Etorkizuneko edukia (digital eta teknologikoa) à honek metodologia aldaketa eskatuko du, eduki berriak baitira.
Konponbide honen adibide esanguratsuena “CAD” izenekoa izango litzateke. Bideojokoen bidez irakasten duen programa bat da, irakaskuntza-ikaskuntza modua eraldatzea lortu duen programa hain zuzen ere.
Ondorioz esan genezake, irakasleak ikasleak erakarri bahi badituzte, aldaketa bat jasan beharko dutela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario