Ikasgelan ikusgai izan ditugun teknografietan talde bakoitzak IKT-ei buruz duen ikuspuntua aztertu dugu. Honela, lan bakoitzak ekarpen interesgarriak egin dizkigu gai honen inguruan. Denok ere, materiala toki beretik lortu dugu, hau da, internetetik. Askotan, gainera, argazki berdinak aukeratu ditugu, hala nola, eskola 2.0-ri dagozkion argazkiak, informazioaren gizarteari dagozkionak...
Gure teknografia beste kideenarekin alderatuz, berdintasun batzuk aurkitu ditugu. Esate baterako multialfabetizazioaren kontzeptuari garrantzi berezia eman zaio, ia lan guztietan azaldu delarik. Horrez gain,gure eskolako garaiak eta gaur egungo eskolen erkapena maiz erakutsi den bereizketa da.
Aldi berean, gure lanak hainbat gabezi zituela konturatu gara. Adibide batzuk aipatzearren, internet bidezko erosketak (ebay) ez genituen erakutsi, natibo eta imigrante digitalen garrantzia ez genuen erakutsi lanean, jolas hezitzaileei ez genien lekurik eskaini... Esan behar da, gainera, lanaren amaieran ez genuela inongo hiperbinkulorik jarri bibliografia gisa.
Teknografia hauetan ikusi duguna kontuan hartuta, ondorio batzuetara iritsi gara: IKT-en erabilerak berebiziko garrantzia irabazi du; honela, hezkuntzan leku garrantzitsua lortuz eta gizarteko egoera berrietara moldatuz.
Hori guztia horrela izanik, irakasleek paper garrantzitsua betetzen dute erronka honetan. Irakaskuntza- ikaskuntza prozesua eraginkorra izan dadin guraso, ikasle eta irakasleek beren partetik jarri behar dute, nahiz eta irakasleen inplikazioa ezinbestekoa den.... Beraz, irakasleen prestakuntza eraldaketa horiekiko ezinbestekoa da multialfabetizazioa lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario