Páginas

2011-09-22

ORDENAGAILUAK, EMOZIOEN ERAGILE


    TEKNOFOBIATIK TEKNOFILIARA
    Txikitan ez izandako teknologiak gaur egun gure bizimoduaren parte dira eta hau errefusatzen dutenak teknofoboak bezala ezagutzen dira. Balore sozialen gaineko mehatxu bat bezala ikusten dute teknologia eta, kasu gehienak, teknologia berri hauek merkatura zabaltzen direnean agertzen dira.
Kontrako aldean, berriz, teknofilikoak ditugu. Hauek merkatura ateratzen diren punta-puntako teknologia erabiltzeko eta beraiekin bizitzeko prest agertzen dira.

    IRAKASLEEN JARRERA
   Jarrera negatiboak nagusi dira, hala nola, irakasleek aldaketekiko duten erresistentzia, irakaskuntzan ordenagailuek izan dezaketen abantailen froga eza eta ordenagailu hauei denbora eta tresneria eskaintzeko ezintasuna. Erresistentzia hori ez da jarrera negatiboen arazorik nagusiena, aldaketa horiek eman behar izateko baliabideak ez izatea eta irakasleen prestakuntza eskasa baizik. 

    AUTOESTIMUA ETA FRUSTRAZIOA
   Irakasleak makina hauetara zerbait berria izango balitz bezala egokitu behar dute. Ikasleak, aldiz, teknologia berri hauekin jaio eta bizi izan dira, bere egunerokoan ordenagailuak, kontsolak, etab. erabili izan dituztelako. Hau guztia beraien bizitzaren parte bilakatu da eta honen eraginez ikasteko denbora azkarragoa izaten da.

    IRAKASLEA ORDEZKATZEKO, ORDENAGAILUA
   Hezkuntza prozesuan ordenagailuek paper garrantzitsua izan dute eta izango dute. Programa informatikoek laguntza, informazioa, eta orientabidea eskaintzen digute, gainera, komunikazio sareen erabilerak irakaskuntza ez- presentziala ahalbidetzen dute.
Batzuen ustetan, teknologia berriek arazo sozialak edota pertsonalak sortzen dituzte, beraientzat ordenagailuek isolamendua, hunkiberatasun falta, etab. ekartzen dituzte, baina geletan haurrek eta helduek ordenagailuekin egiten dituzten lanak ez datoz bat aurreko ideiekin.

    BELAUNALDI BERRIAK
  Gurasoek ordenagailuak ondo erabiltzen ez dakiten arren, informatika garrantzitsutzat jotzen dute beraien semeen hezkuntzan. Gainera, softwareko programek izandako arrakasta ikusita, gurasoek, diru gehiago erabiltzen dute etxean ordenagailu bat ezartzeko. Honek izan dezakeen ondorio negatibo bakarra honakoa da, gurasoek ez dutela beraien semeek ordenagailuekin egiten dituzten gauzen berri.

    EZBERDINTASUN SOZIALAK
  Teknologia maila berri hauek ezberdintasun sozialak ekarriko dituzte hiritarren estatus mailetan. IKT hauek maneiatzen dituztenak kultuagotzat hartuko dituzte, adibidez.
Internetaren erabilera, informatikarako sarrera izan da munduko hainbat herrialderentzako. Gainera, ezberdintasunak handitzen joango direla ematen du, ezta soilik teknologiaren falta, kultura eta hezkuntzaren faltak ere hainbat herrialde gizarte honetatik kanpo uzten dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario