Informazioaren gizartea osatzen duten sare, teknologia
eta sistemen multzoak interneten aurkitu du bere egitekoak gauzatzeko tokirik egokiena. Web 2.0,
etengabe garatzen ari den kontzeptu berria da. Denbora gutxian, web estatiko
batetik (web 1.0), web dinamiko batera pasa gara (web 2.0) eta azken honek
aukera izugarriak ematen dizkigu hezkuntzaren arloan.
Aldaketa honetan paper garrantzitsuena erabiltzaileek osatu dute, izan ere beraiek izan dira datuen web-a,
pertsonen web-a bihurtu dutenak. Plataforma desberdinak (sare sozialak), hauek
aurrera eramateko erramintak, RSS edo Atom-ak, Folcosomia, zerbitzu eta aplikazioak,
hau guztia zaintzen duen formatua … Web 2.0 hau osatzen duten ezaugarrietako
batzuk dira.
Baina, nola eragiten du guzti honek hezkuntzan? Web 2.0,
komunikazioan oinarritzen da, eta ondorioz hezkuntzaren oinarrietako bat
komunean dute. Beraz, aukera hau alde batera uztea ez litzateke egokiena
izango, potentzia honek, parte hartzea, lankidetza … lantzeko oso
interesgarriak izango litzatekeelako.
Erronka nagusienetako bat, informazioa bilatu, jaso eta ezagutzara
eraldatzean datza. Gela digitalak erabiliz informazioa jaso eta partekatzeari
dagokionez RSSak eta “Favoritos” delakoa aipatuko genituzke.
Informazioa eskuragarria izateko aukera egokiena da.
Informazioa sortu eta partekatzeari dagokionez aldiz, “Escritorio Virtual”ak erabili genitzake, dokumentuak online partekatzeko oso erabilgarria da. Multimedia osagaiak ere multzo honetan sartuko genuke, bideoak eta argazkiak partekatzeko aukera paregabea hain zuzen ere. Azkeni, blogak eta wikiak aipatu beharko genituzke, taldekideen artean eraikitzeko proiektu bikaina delarik.

Ondorioz, ezin dugu ukatu web 2.0 den aurrerapen honek
eskaintzen dizkigun aukerak hezkuntzari aplikatzeko paregabeak direla.
No hay comentarios:
Publicar un comentario