Páginas

2011-10-01

Sistema informatikoak


Informatika (informazioa + automatika) irudikatzeko bi modu daude: analogikoa (bi egoeren arteko tarteko egoerak irudikatzen dira) eta digitala (0 eta 1 egoerak irudikatzen dira). Hasiera batean informazioa automatikoki kudeatzeko zientzia gisa ikusten zen, baina egun ordenagailuen zientzia modura defini daiteke. Ordenagailua informazioaren kudeaketa automatikoa egiteko beharrezkoa den makina elektroniko programagarria da, informazio- datuen antolaketaz, prozesaketaz, transmisioaz eta biltegiratzeaz arduratzen delarik.
Ordenagailuen bilakaerari dagokionez, hasiera batean kalkulu matematikoak automatikoki egiteko sortu ziren. Informatikaren garapenean oinarrizko ideia algoritmoa da. 1.801. urtean Jacquardek lehenengo makina programagarria sortu zuen. Geroago, Babbagek makina analitikoa diseinatu zuen, baina XX. mendearen hasieran (elektronika modernoaren garapenean) funtzionatu zuen zenbait arazori konponbidea bilatu baitzitzaion. Etengailu elektrikoen bitartez, zeroak ( korrontea ez da igarotzen) eta batak (korrontea igarotzen da) idazten dituen gailu elektrikoa sortu zen, denboraren poderioz eraginkorrago eta azkarrago bihurtuko zelarik. 1.939an lehen ordenagailu digital modernoak sortu ziren eta etengailu mekanikoetan oinarritzen ziren. Hurrengo urtean etengailuen ordez huts-balbuletan oinarritutako ENIAC garatu zen. Segidan, lehen ordenagailu komertziala diseinatu zen.
Historian zehar bost belaunaldi bereizten dira ordenagailuen bilakaerari dagokionez. Lehenik eta behin, erabilera zientifiko eta militarrerako huts- balbulez osatutako ordenagailuak zeuden. Bigarrenik, huts- balbulen ordez transistoreak erabiltzen dira eta lehen ordenagailu komertzialak azaltzen dira. Aurretik idatzitako programak zekartzaten. Hirugarrenik, zirkuitu integratuak erabiltzen dira, etekina hobetuz; eta lehen programa komertzialak agertzen dira. Laugarrenik, ordenagailuaren oinarrizko elementuak zirkuitu integratu bakarrean biltzen dira: mikroprozesadorean. Eta azkenik, potentzia handituz doa eta aplikazioen garrantzia handituz doa. Azpimarragarria da UNIX eta GNU/LINUX sistema eragileen garapena. Bitartekari grafikoak erabiltzen dira, eta IBM enpresak PC  ordenagailu pertsonala sortu zuen izugarrizko aurrerapena ekarriz. Merkatuan erreferentzia izatera iritsi zen, eta Microsoft enpresaren sistema eragilea zeukan. Erabiltzaile programa klasikoak ere agertu ziren.  Internetek, gainera, ikaragarrizko iraultza ekarri du.
Sistema informatikoa software (ordenagailuen osagai logikoak) eta hardware- ak (ordenagailuen osagai fisikoak) osatzen dute. Osagai fisikoak honakoak dira: prozesadorea, memoria, S/I unitateak eta busak, periferikoak… Osagai logikoak, aldiz, kodifikazio- sistema da, eta datuak, sistema eragileak eta aplikazioak biltzen ditu. Softwarea ezinbestekoa da ordenagailuaren zati fisikoen funtzionamendua bermatzeko.  Hardware eta softwarearen artean firmwarea dago, hardware- gailuen software zatia delarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario