Ordenagailuen sareaz hitz egiterakoan, hardware ezberdinek komunikazio sare baten bitartez partekatzen dituzten baliabideen inguruan ari gara. Hasiera batean helburu militarretara bideratua zegoen arren, gaur egun edonork erabil dezake Interneta.Erabiltzaile kopurua erruz handitu da, eta honen administratzaileak arazoak izaten ari dira hau dela eta.
HELBURUAK
1.-Kostuen gutxitzea (baliabide fisikoak, hala nola, inprimagailuak, scanner-ak, partekatzean, sareko erabiltzaileek diru gutxiago gastatzen dute euren sistema informatikoekin, izan ere, ez baita beharrezkoa guztiek inprimagailu propio bat izatea.
2.-Emankortasunaren handitzea (baliabide eta informazioa partekatzeak, gizakiaren eraginkortasuna eta emankortasuna handitzen du)
ORDENAGAILU SAREEN OSAGAIAK
Ordenagailu sareak bi elementuz osatzen dira: hardware eta software. Hardware elementuak, ekipo informatikoak (ordenagailuak, inprimagailua…) eta sareko elementu elektronikoak (kommutagailuak, bideratzaileak…) dira.
Zenbait ordenagailuk beste ordenagailu batzuei zerbitzuak eskaintzen dizkie, eta hauek “zerbitzariak” bezala ezagutzen dira; zerbitzu hau jasotzen dutenak, berriz, “bezeroak”.
Ondorengoak dira bi edo ordenagailu gehiagoren arteko interkonexioa ahalbidetzen duten elementu fisikoak: modem-a, kontzentragailua (hub), kommutagailua (switch), bideratzailea (router), zubia (bridge)…
ORDENGAILU SARE EZBERDINAK
Ordengailuen arteko interkonexioa ahalbidetzeko sare ezberdinak aurki daitezke, ondorengo faktoreei dagokionez.
- DIMENTSIOAREN ARABERAKO SAREAK
- LAN sareak.- neurri txiki-ertaina dute, eta interkonexioa ordenagailu gutxi batzuen artean gertatzen da. Instalatzeko oso erraza den sarea da, eta honen mantenua ere ez da batere garestia. Sare mota honetara egokitzen den teknologia Ethernet da.
- BAN sareak.- eraikin oso bateko sareak hartzen ditu bere baitan.
- CAN sareak.- Kanpus bateko BAN sareak hartzen ditu bere baitan. Hori dela eta, sare honek unibertsitateko kanpusak dituen eraikin ezberdinen arteko konexioa ahalbidetzen du.
- MAN sareak.- Mota honetako sareak kopuru handiak hartzen ditu bere baitan, adibidez, herri bateko herritarrei bideratutako sarea izan baitaiteke. Hori dela eta, MAN sareek mantenurako kostu handia dute, eta honen instalazioa ere garestia da.
- WAN sareak.- MAN sare ezberdinen interkonexioa hartzen du bere baitan, eta hauetako batzuek kontinente osoko konexioa ahalbidetu dezake, beraz, sare hauek telekomunikazio alorreko nazioarteko operadoreen esku egoten dira.
- ABIADURAREN ARABERAKO SAREAK
Abiaduraren arabera ere sare ezberdinak aurki daitezke. Abiadura gutxien duen sarea “Ethernet” delakoa izango litzateke, segunduko 10/100 Megabits dituelarik (LAN eta BAN sareak). Bigarren postuan, abiadura ertainean, 155 eta 622 Megabits segunduko abiadurarekin CAN eta MAN sareak egongo lirateke, eta azkenik, abiadura azkarrenarekin, WAN eta MAN sareak daude, segunduko Gigabits bat duelarik.
-TOPOLOGIAREN ARABERAKO SAREAK
Ordenagailu sare batek duen topologia, helburuaren araberakoa izan ohi da, eta bost topologia ezberdin aurki daitezke: zuhaitza, busa, eraztuna, sarea eta izarra.
- ERABILITAKO TEKNOLOGIAREN ARABERAKO SAREAK
Teknologia ezberdinek erabilitako igorpen baliabidearen arabera, sare mota ezberdinak aurki daitezke: haririk gabekoa, zelularra, optiko, elektrikoa, satelite bidezkoa…
Sare optikoen informazioa fibra optikoaren bitartez igortzen dute, eta honek abiadura handia ahalbidetzen du prezio egoki batean.
Haririk gabeko sareek, berriz, espektro “radioelektrikoak” eta infragorriak erabiltzen ditu informazioa zabaltzeko. Horregatik, sare mota hau egokia da biztanle gutxiko herrietarako edota mendi aldean dauden baserrietarako; hala ere, esan beharra dago sare mota honen instalazioa garestia eta konplexua dela. Gure inguruan, normalean, kable elektriko bidezko sarea erabiltzen da, prezioa ere egokia baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario