IKTak gure ikasgeletan, alor
pedagogikoan izan duten eragina kontuan izan behar dugu. Honela, IKTeen
txertaketa honen azterketarako ikuspegi desberdinak ezarri dira.
1.
Trebakuntza prozesua(CAI)
60. hamarkadako konduktista
batzuk, ikaskuntza prozesua ikuspegi mekaniko batetik hartu zuten. “EAO”
programak ziren nagusi.
2.
Lan kooperatiboen prozesua (CSCW)
Ordenagailuak ikasgeletan modu
kooperatiboan erabiltzean datza. Ikaskuntza taldekoa eta soziala izateari ez
diete garrantzia berezia ematen. Lanaren sorkunde koordinatuan oinarrituta dago
funtsean.
3.
Elkarlan prozesua (CSCL)
Eztabaida bidezko bakarkako eta
taldeko lanaren garapena sustatzen dute. Horretarako teknologia eta sare
birtualen sustapena nagusi izan da pertsonen arteko lankidetzarako.
ELKARLANEAN IKASTEN DUGU ETA ELKARLANA EGITEN DUGU IKASTEN. (CSCL)
1.
Kooperazio-elkarlana
Elkarlaneko ikaskuntza ez da
talde lanaren sinonimoa. Baldintza batzuk bete behar dira: independentzia
positiboa, elkarrekintza sustatzailea, bakarkako eta taldeko ardura, gaitasun
sozialen erabilera egokia eta taldeko prozesatzea.
Ikaskuntza kooperatiboan
irakaslearen kontrola izugarria da eta elkarlaneko ereduan baizik taldeek
autonomia gehiago dute.
2.
Kooperazio-elkarlan ikaskuntza.
“Paradigma socio-constructivo”
Ikaskuntzaren psikologia zein, hezkuntza sorkundeak
funtsezkoak dira atal honetan. Euskarri psikologikoan paradigma kognitiboa
aipatuko genuke.
- Hezkuntzaren sorkundea
Hezkuntza, bizitza errealeko
hiztegi eta argumentuak erabiltzen dituen ariketa praktikoa da. Korronte honen
ezaugarriak, curriculumaren garapeneko ezaugarrietan oinarritzen direnak dira. Beraz,
hezkuntza ulertzeko modu honek errealitatea gertutasunetik erakusten du,
CSCL-ak modu konplexuan gerturatzen dizkigu.
CSCL PROZESUAK BURUTZEKO OINARRIZKO EZAUGARRIAK
Erabakiak hartzeko prozesua da.
- CSCL prozesuentzako inplementazioa: BERSATIDE
Oinarri hezitzaileekin bete behar
du funtsean, erremintek hausnarketan, bilaketan, diseinuan … oinarritutako
pausoak proposatzen dizkigu. Bertan 8 fase aurki ditzakegu; azterketatik,
berrikuspenerarte.
- Elkarlan teknikak (CSCL diseinuekin zerikusi zuzena)
Funtzionamendu eraginkorra izan
behar du, IKT teknikek, metodoak eta baliabideak konbinatzen baititu prozesua
hezitzailea izan dadin. Amaierako emaitzari garrantzi berezia ematen die. Inplementazio teknologikorako ariketak honako
hauek izango lirateke: “jigsaw”, “brainstorming”, Pirámide …
TEKNOLOGIA MUNDUAN BIDEA AURKITU NAHIAN
Lanean lagunduko
gaituzten erabakiak hartu behar dira. Beharretara egokitzen den teknologia
behar da. Ikasgelan sortzen diren arazoei konponbidea eman nahien, teknologia
hauek ezaugarri batzuk izan behar dituzte: errazak izan behar dute, materiala
antolatzen lagundu behar dute, ebaluazioa erraztu, erabakien hartzea sustatzea,
… Nahiz eta
CSCL-ei aplikatutako errementa asko egon arren, oraindik ez dago konponbide
teknologiko osorik. Azaldu bitartean, “Wiki”-a aukera ona izan daiteke.
EBALUAZIORAKO ESTRATEGIA BERRIAK
Metodologia
berriekin, errealitate berriari paratuz ebaluatu beharko da. Errekurtso berriek,
beste ikuspuntu bat ematen dute baina ikasgeletako errealitatearen azterketa
egiteko erabili beharko dira. Azterketa hau, kualitatiboa eta kuantitatiboa
izan daiteke.
Ebaluaziorako iturri
desberdinak erabiltzen dituen sistema proposatzen da; A.Martínez et al- ena. Ebaluazioaz
bestalde, ikerketarako ere interesgarria da. Ebaluazio bakoitza irakaslearen
gaitasunen arabera egingo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario