Geletan egiten diren taldekako lanek honako ekintzetan oinarritu behar dute:
1- Edozein talderen hezkuntza maila kontuan hartzea.
2- Ikasleen parte hartzea sustatzea.
3- Gelako elkarbizitza hobetu eta eskola porrota saihestea.
Hauek lortu ahal izateko irakasleek betebehar batzuk jorratu beharko dituzte, horien artean, ariketak planteatzea, ikasleen arteko harremanak behatzea, beharrezkoak diren elkarrizketak mantentzea eta pixkanaka ariketen gaineko kontrola ikasleei ematea.
Taldekako lanak beharrezkoak dira gelan sortu daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko. Gainera, metodologia honen bitartez ikasleek izaten dituzten iritzi ezberdinak ezagutzeko aukera ezin hobea ekaintzen du, taldean sortu daitezkeen arazoei konponbideak aurkitu ahal izateko. Horretarako hainbat baldintza bete beharko dira, horien artean, entzuten, iritziak onartzen eta txandak errespetatzen jakitea, taldean gehiago eta hobeto ikasten dela barneratzea, etab.
Baina zer ikasten dute ikasleek?
Metodologia honen bitartez ikasleek motibazio gehiago izango dute, gainera beste ikaskideen esperientzien berri izateko aukera ezin hobea da. Lana eta ardura ere taldekideen artean banatzen da eta horren eraginez taldeak jasango dituen aurrerapausoak eta porrotak denen artean banatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario