Historikoki, teknologia hezitzailearen XX. mendeko bilakaera diziplina gisa honakoa izan da: lehenik eta behin, 40. hamarkadako ipar-amerikako prestakuntza militarrean kokatzen da bere hastapena. II. Mundu Gerran parte hartzen zuten bitartean jasotzen zuten prestakuntza militarrean kokatzen da prestakuntza prozesu eraginkor eta baliabide zein bitarteko tekniko sofistikatuen alde egiten zuen irakaskuntza motaren abiapuntua. Enfoke hori herritarren multzo handi bat soldadu zein ofizial (arduratsu izateko, lan asko burutzeko, antolamenduaz arduratzeko eta gerran parte hartzeko) izateko prestatzearen eta bihurtzearen ondorio izan zen.
Segidan, 50. eta 60. hamarkada beste etapa bat izango da, audiobisualen eta konduktismoaren kutsua izango dituelarik. Teknologia hezitzailea hezkuntzaren baitako ikasketa eremu izango da. Mass- mediak hedatu egingo dira, gizartean eragina lortuaz: irratia, zinea, telebista, prentsa… Bestetik, ikasketak eta ezagutza, psikologia konduktistaren parametroen araberako gizakiaren ikuspuntuaren inguruan garatuko dira. Azkenik, metodoak eta prozesuak industria- prozesuarekin lotuta egongo dira.
Ondoren 70. hamarkada dator, eta jada teknologia hezitzaileak, ikaskuntzaren diseinu zein ebaluaziorako ikuspuntu tekniko arrazional batetik ikusiko dira. Irakasteko helburua duten eta teknologia hezitzaileei buruzkoak diren aldizkari ezberdinak argitaratzen hasiko dira. Ikuspuntu hau herrialde ezberdinetara zabaltzen da herrialde anglosaxoietatik, hala nola, Argentina, Brasil, Espainia, India…ra.
Beraz, hiru etapa bereizten dira 80.hamarkadara bitartean teknologia hezitzaileen bilakaeran: lehenengoan, ikaskuntzarako laguntza gisa (makina eta instrumentu berriak sartuz) ikusten dira; bigarrenean ere ikaskuntzarako laguntza gisa ikusten da, baina oraingo honetan, ikaskuntza hobetzeko metodologia egokien bitartez. Hirugarrenean, berriz, hezkuntzaren enfoke sistematiko gisa ikusten da.
80. eta 90.hamarkadetan teknologia hezitzaileen ikuspuntu teknokrataren krisia ematen da. Galderak, hausnarketa, kritikak… agertzen dira teknologia hezitzaileen eta bere ikaskuntza-esparruko erabileraren inguruan. Ikaskuntzari buruzko bere perspektiba tekniko- arrazionalista zen kritikatzen zitzaiona. Ondorioz, teknologia hezitzailea gai zuten askoz aldizkari gutxiago argitaratuko ziren, bere desagerpena eskatzen zuten jendea zegoen…
Horren guztiaren ostean, teknologia hezitzaileak birkontzeptualizatu ziren, giza- zientzien multidiziplinatik eta kritikatik. Horren ezaugarriak ondoren aipatuko ditudanak dira, besteak beste: komunikazio-bide berrien hizketa eta diskurtsuaren analisia, ordenagailuen erabilera hezkuntza esparruan, teknologia hezitzaileen erabileraren inguruko dimentsio moral eta etikoa, ikerketa- ekintza estudio- metodo gisa, teknologiaren loturiko arazo soziokulturalak: feminismoa, kultura aniztasuna, ekologismoa… ; kultura popularra, komunikazio bideen aurrean alfabetizazioa…
Gaur egun, aipatu behar da teknologia hezitzaileen ikerketa-esparrua informazioaren eta komunikazioaren teknologien eta hezkuntzaren arteko harremanak eta elkarrekintza direla. Teknologia hezitzaileak Espainiara LGE-ren (Ley General de Educación) agerpenarekin eta ICE sormenarekin sartu ziren. Gainera, orduan sortu zen UNED. Honek guztiak izugarrizko bultzada izan zuen 80.hamarkadan, izan ere, Hezkuntza Ministeritzak eta Autonomia Erkidego batzuek programa hezitzaileak sortu eta garatu zituzten, horrek ordenagailuak eskola sisteman sartzea helburu zuelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario