Páginas

2011-10-18

EGILE TRESNAK

   Zer dira egile tresnak?
  - Egile tresna bat,ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazio informatikoa da. Erabilerrazak dira eta hezkuntza funtzioa dute.
 
  - Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Baliabide digitalak sortzen dituzte, sarean ibiltzeko eta partekatzeko balio dutelarik.

  - Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugularik.


  Adibideak
 Hot Potatoes.- Hezkuntza ariketak sortzeko sistema bat da, ondoren ikasleek web orrialdeen bitartez egin dezaketena. Programa honek sortzen dituen ariketak erantzun laburrekoak, aukera anitzekoak, hutsuneak betetzekoak, bikoteak egitea... izan daitezke. Ikasleek ez dute programa hau ezagutu behar, Internet bidez eskura dezaketelako ondorengo helbidean doan.

 JClic.- Hezkuntza jarduera ezberdinak egin ahal izateko baliabide informatiko ezberdinak dira, hala nola, testuen ariketak, buruhausteak, hitz gurutzatuak...Prozesu bat burutzeko aukera ematen du.

 Cuadernia.- Gaztela Mantxako Hezkuntza Kontseiluak komunitate guztian eskuragarri duen tresna da, hezkuntza material digitalen sorrera eta hedapena ahalbidetzen duelarik. Edozein multimedia eduki bere baitan har ditzakeen koaderno digitala da. Unitate didaktiko elkarreragileak sortzeko aukera eskaintzen dute, baita ebaluatzeko ere.

 Ardora.- Irakasleen eskura dauden baliabide informatikoa da, web orrialdeetan edukiak modu erraz batean sortzea ahalbidetzen duelarik eta inolako jakintza informatikoren beharrik gabe. Hizkuntza askotan aurki daiteke aplikazio hau, hala nola, euskaraz, katalanez, ingelesa, errusieraz... Jarduera asko aurki daitezke bertan: gurutzegramak...

 LIM.- Formatu digitaleko liburu bat da, EDILIM egile tresnaren bitartez sortzen da eta web orrialde bat bezala argitara dezakegu. Liburu bakoitzak orrialde anitz izan ditzake, bai eduki teorikoekin eta baita jarduerekin ere. Oso erraza da testu eta multimedia artxiboak txertatzea (irudia, flash, bideoa eta audioa). Hamabi hizkuntzatan deskarga daiteke, euskara horietako bat delarik.

 Math Worksheet.- Batez ere, matematika lantzeko erabilgarria da, bertan eragiketa ezberdinak landu ditzakezularik. Zuk nahi dituzun ariketak sor ditzakezu, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz.

 WebQuest.- Ikerketara bideratutako jarduera bat da, eta informazio guztia edo gehiena Web baliabideetatik lortutakoa da. Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagogikoa da. Hauek pentsamendu goreneko prozesuak sortzen dituen jarduera atsegin baten inguruan sortzen dira, eta pentsamendu sortzailea, kritikoa, problemen ebazpenetan edo iritzi, laburpen edo analisien azalpenetan oinarritua izan daiteke.

 MiniQuest.- WebQuesten bertsio laburtuak dira. Hiru pausu dituzte: eskenatokia, ataza eta ekoizpena. Irakasleek modu errazean sor ditzakete, eta ikasleek saio batean burutuko dituzte.

 Constructor- Atenex.- Extremadurako hezkuntza kontseiluak sortutakoa da. Hezkuntzarekin lotutako eduki digitalak sortzeko beste tresna bat da; erabiltzeko oso erraza da, edozein elementu  bertan txerta daitekeelarik saguarekin eramanaz. 47 ariketa mota daude bertan, hala nola, hitzen diktaketak, puzzleak, buruhausteak, letra zopak...Unitate didaktikoak sortzeaz gain, ebaluatzeko aukera ematen du.

 Malted.- Unitate digitalak sortzeko langailua da, eta hizkuntza lantzeko erabilgarria den egile tresna bat da. 





No hay comentarios:

Publicar un comentario