Aplikazio hau ingelesa lantzeko egina dago. Hamar gaiek osatzen dute, eta bi zailtasun maila ezberdindu daitezke. Gai posibleak familia, eskola, etxea, arropa.. dira, eta gai bakoitzeko bost joko daude. Lehenengo biak hiztegiari dagozkionak dira, eta besteak, berriz, esamoldeei buruzkoak. Lehen Hezkuntzako 1.mailako haurrentzat eginiko aplikazioa da, atzerriko hizkuntza hau lan dezaten. Horrez gain, ebaluazio sistema bat duela ere aipatzekoa da.
Tresna berritzaile hau hezkuntza alorrerako onuragarria dela esango genuke, izan ere, haurrentzat motibagarria eta dibertigarria baita. Bestetik, ikus-entzunezko elementuek ere gai hau errazago ulertzen laguntzen dute, eta era berean, haurrentzat ere atseginagoa izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario