Eskola munduan IKTen erabilerak, ikaslea ikaskuntza prozesuko protagonista bihurtuko du, eta modu honetan, hezkuntzaren alorrean aldaketa sakon bat emango da. Hala ere, aipatu beharra dago aldaketa hau emateko ordurarteko metodolgia aldatu egin behar dela, baliabide didaktikoak guztiz aldatuko dira, eta eskolaren antolaketa ere ez da berbera izango. Hardware eta software berrien txertatzea soilik ez da aldaketa bat ematea, hots, modu berri honek ikasleak, irakasleak eta baita familiek ere irakatsi egiten dute, baina aldi berean, baita ikasi ere.
TRESNA TEKNOLOGIKOEN EREDUA
Eredu honi esker, eskoletan baliabide teknologiko berriak txertatzen dira, eta irakasleen formakuntzari so eginaz, hauen erabileraren inguruko prestakuntza bat jasotzen dute, metodologia didaktikoa ere aldatu egiten baita.
INTEGRAZIO KATALITIKOAREN EREDUA
Eredu hau aukeratzen duten ikastetxeek, ikuspuntu estrategiko bat izanten dute eta eskoletan erabiltzen dituzten IKTak bat datoz euren hezkuntza proiektuarekin.
INTEGRAZIO KULTURALAREN EREDUA
Eredu honekin ikasleen norbanako gaitasunak garatzen dira, eta IKTak ikasleen eta irakasleen hobetze prozesua ahalbidetuko duten tresnak izango dira.
IKTen PAPERA IKASKUNTZA KOMUNITATEAREN SORRERAN
Zuzendaritzako taldeek dute IKTen erabilera antolatzeko erantzukizuna, eta hau lortu ahal izateko, euren estrategiak definitu behar dituzte proiektu kurrikularretan. Eskola guztiek, IKTen txertatzea hiru alor ezberdinetara zabaldu behar dute.
- IKTak proiektu kurrikuluarekiko koherentea den errekurtso didaktiko modura.
- IKTak hezkuntza munduko partaide ezberdinen komunikazioa sustatuko duten tresna modura.
- IKTak ikastetxearen antolaketa, gestio eta administraziorako erreskurtso modura.
Sengeren hitzetan (2006), hurrengoak dira IKTak erabiltzen dituen ikastetxeek argi eduki beharreko kontzeptu batzuk: gaurko arazoak atzoko "konponbideetatik" datoz, geroz eta presio gehiago egin, sistemak ere presio gehiago jarriko du, bide errazenak beti leku berberera garamatza, zerbaiten sendagaia gaixotasuna bera baino okerragoa izan daiteke, azkarrena mantsoena izan daiteke, aldaketa txikiek iraultza handia ekar dezakete, ez dago inoren errurik.
Kontzeptu hauek guztiak kontuan hartuz, ikastetxeek IKTen txertatzearekin batera, hauen erabileraren inguruko hausnarketa sakona egin behar dute, izan ere, aldaketa handiak ekartzen baititu, eta partaide bakoitzaren lana ezinbestekoa baita.
IKASTETXEAREN ANTOLAKETA
Ikastetxe batean IKTak txertatzen direnean, aldaketa sakonak ematen dira ikasleek ordurarte ikasteko erabiltzen zuten moduarekin alderatuz, eta honekin batera, irakaslearen lan egiteko modua ere aldatu egiten da.
Bestetik, baliabide teknologikoen txertatzeak ere eskolaren antolaketan aldaketa sakona dakarki, izan ere, tresna ezberdinak jarri behar baitira gelatan, eta honekin batera, informatika gela bezala ezagutzen diren ikasgelak sortuko dira. Modu berri hori dela eta, aula birtualak egongo dira, proiektagailuak, online bidezko baliabideak, sareko baliabideetara bideratutako sarbidea... Sareek dimentsio ezberdinetara bideratutako helburuak hartuko ditu bere baitan, funtzio politikoa, informatikoa, psikologikoa eta konpetentziala kontuan hartuz.
GIZA BALIABIDEAK IKTen TXERTAKETAN
IKTak erabiltzen dituen ikastetxe batean, bertako partaide bakoitzak bere lanaren erantzukizuna izango du, eta hala, talde ezberdinak sortuko dira. Hala nola, zuzendaritza taldea, informatika teknikaria eta IKTen koordintzailea. Modu honetan, lan talde horietako partaide bakoitzak bere funtzioa izango du, eta modu koordinatu batean, tresna teknologikoen erabilpen egokia eta eraginkorra ahalbidetu ahal izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario