Páginas

2011-10-08

TEKNOLOGIA MUNDU BATEKO HEZKUNTZA TEKNOLOGIA

    Teknologiaz hitz egiterako garaian, zenbait ekintza aurrera eramatea errazten diguten tresnaz ari gara. Hori dela eta, teknologiaren inguruan dugun ikuspuntu berritzaile hori arriskutsua izan daiteke hezkuntzaren alorrera eramaten badugu, izan ere, zenbaitek pentsa baitezakete teknologiaren erabilerak zerbait egiterako garaian hobekuntza bat ekarriko duela eta modu tradizionala jada ez dela erabilgarria. Horregatik guztiagatik, argi eduki behar da zer den benetan TEKNOLOGIA eta nola erabili behar den alor ezberdin bakoitzean.

    Teknologiaren inguruan teoria ezberdinak aurki daitezke, eta norberak kontzeptu hau modu ezberdin batean uler dezake. Seattler-ek, adibidez, teknologia hitza ez du makinekin erlazionatzen, bere ustez teknologia jakintza zientifikoaren edozein arte praktiko baita. Finnen ustez, aldiz, teknologia makineria bati lotuta dago, eta baita sitema, gestio eta mekanismo ezberdinei ere.


    TEKNOLOGIA KONTZEPTUAREN NONDIK-NORAKOAK
    Aipatutako iritzi ezberdin horien aurrean, Alvarezek eta beste autore batzuek lau irudi ezberdin uztartzen dituzte "teknologia" kontzeptuarekin.

    -Teknologia artefaktualak.- Hauek fisikoki ikus daitezken tresnak izango lirateke, hots, espazioko eremu bat hartzen dute.

    -Teknologia antolatzaileak.- Tresna hauek ez dira hautemangarriak eta hurrengoak dira ezagunenak: taylorismoa, fordismoa eta toyotismoa.

     - Teknologia sinbolikoak.- Teknologia mota hau sinbolo, irudi, zeinu, erritual eta errepresentazio topografikoekin eta geometrikoekin loturik dago.

    - Bioteknologiak.- Azken eredu honetan, bioteknologiak dira protagonistak, bizitza biologikoan eragiten dutenak.


    HEZKUNTZA TEKNOLOGIA
    Alvarezen teoriari jarraiki, IKTen erabilerak onurak baditu ere, kontuan izan behar da, honek alde txarrak era badituela. Bere iritziz, IKTen ondorioz, perspektiba historikoa galtzen dugu, izan ere, teknologia munduan ematen diren aldaketak hartzen baitira erreferentziatzat, eta ez errealitatean gertatzen diren gertakizunak. Honenbestez, testuinguruaren galera ere aipatzekoa da eta baita honek berarekin dakarkien erredukzionismoa ere, izan ere, hezkuntza, igorpen ekintza batekin soilik erlazionatzen baita.

    Bestetik, herrialde askotan diru asko erabili izan da hezkuntza munduan IKTak txertatzeko, baina aipatzekoa da hauen emaitzak ez direla espero bezain onak izan. Gainera, gaur egun teknologiaren beharra dago, hau da, edozer gauza egiteko ordenagailu edota tresna teknologikoen beharraren aurrean ikusten gara, honen laguntzarik gabe ezer egiten jakingo ez bagenu bezala. IKTen erabilea menpekotasun modura ikusten du azken puntu honetan Alvarezek, duela urte batzuk egiten ziren gauzak gaur egun IKTen laguntzarik gabe egiteko gai izango ez bagina bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario