Páginas

2011-10-01

WEB 2.0 eta bere zerbitzuak

Web 1.0 bigarren  fase berri batean murgiltzen ari da, bertsio berri eta hobetu bat osatzen ari delarik: web 2.0. 2.006. urtean koka dezakegu horren hastapena.  Internet eta web kontzeptuak ez dira inondik inora ere sinonimo.  Web 2.0 teknologia berri eta zerbitzu erakargarrien multzoa baino askoz gehiago da.  Web 2.0-k hainbat zerbitzu eta aplikazio eskaintzen ditu: blog-ak, wikiak, sare sozialak, podcasting, etiketak (tagging) , folksonomia, RSS, multimedia baliabideen partekatzea… erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkar- trukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
Web 2.0 erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Zenbait printzipiotan oinarritzen da: web-a plataforma gisa; taldeko adimena aprobetxatzea; datuak “Intel Inside” berria dira; softwareko bertsioen eguneratzearen amaiera;  erabiltzaile esperientzien aberastasuna; softwarea ez dago dispositibo bakarrera mugatuta.
Blog-a post-en (entradak) bat-bateko argitalpena  ahalbidetzen duen web  lekua da, eta irakurleek egileari komentarioak utz diezazkiekete.  Entrada bakoitzean etiketak (tag) jartzen dira. Blogger blog-ean idazten duen pertsonari deritzo. Wiki-a beste web orri  edo web orrien multzo bat da, eta bertan sar daitekeen edozein pertsonak edita dezake dagoen lekuak dagoelarik. Gai zehatz batekin, taldean eraikitzen da, izan ere, erabiltzaileek bertako edukiak aldatu, borratu edota gauza berriak gehi ditzakete bertan. Etiketa, berriz, objektu digital bati atxikitzen zaion hitz gako bat da. “ Social Bookmarking” bidez, interneteko erabiltzaileek  nahi dituzten web orriak gorde, antolatu (etiketatu), konpartitu eta bilatzen dituzte.  Folksonomia etorkizun batean errekuperatzeko helburua duen eta web helbide bat duen edozein eduki digitalen etiketa prozesuaren ondorioa da. Web-ean emandako gorakada handienetariko bat multimedia- edukiak gorde eta partekatzea errazten duten zerbitzuek jasan dute, hala nola, Youtube, Flickr edota Odeo. Gainera,  gehienetan, gordetako edukiak edozein blog edo web orritan ikusi ahal izateko aukera ematen dute. Rss-ri esker, interneteko erabiltzaileek ez dute zertan etengabe beraien orrialde faboritoak bisitatzen egon zerbait berria duten ikusteko, izan ere, bere irakurle programari esker automatikoki konektatzen da eta eduki berrien titularrak deskargatzen ditu, birus arriskuz kanpo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario