- Hizkuntza lantzerako garaian, blog bat egitea interesgarria izango litzateke, izan ere, hizkuntza lantzen diren bitartean, IKTen erabileran trebatzen gara.
- Testu prozesatzailea. Ortografia zaintzeko onuragarria izan daiteke ordenagailuak akatsak zuzentzen dituelako. Horrez gain, gelako lan ezberdinak ikasle guztien artean partekatzeko aukera ere ematen du.
- Testu prozesatzailea. Ortografia zaintzeko onuragarria izan daiteke ordenagailuak akatsak zuzentzen dituelako. Horrez gain, gelako lan ezberdinak ikasle guztien artean partekatzeko aukera ere ematen du.
- Gai bat ematerako garaian, irakasleak Power Point aurkezpen bat erabil dezake, azalpena lagungarriago eta bisualagoa eginez. Irakasleak aurkezpen honetarako erabiliko dituen irudiei esker, ulerterrazagoa izango da.
- Mapa kontzeptuala. IKT-ak lan honetan zuzenean mapa kontzeptuala egiteko erabiltzen ez badira ere, haurrek ordenagailuak erabil ditzakete mapa kontzeptualeko zenbait elementu irudien bitartez adierazteko, adibidez. Kontzeptuak elkarren artean erlazionatzeko baliagarria.
- Jolas interaktiboak, alor ezberdinetako ariketak lantzeko: listening, matematikak...
- Grabazio on bat egin, teknika batez ikasleek hobeto uler dezaten.
- E-mail edota posta elektronikoa. Beste hizkuntza bat duten ikasleekin komunikatzeko.
- Eskola irratsaioa sortu podcast baten bitartez.
- Denbora- lerroak egiteko aplikazioak. Denboraren magnitudeak eta epeak ezagutzeko.
- Arbel digitalen erabilera. Ikasleak horiek erabiliz, ahozko aurkezpen bat egitea edo ariketa bat gauzatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario