Garai batean, hezkuntza politikek zuten arazo sozialen gaineko ardura. Gaur egun, ordea, hezkuntza politika batzuk garapen ekonomiko, enplegu eta herrialde baten lanen ondorio dira, herrialde hauetan noizbehinka IKT-etan garapen bat ematen direlarik.
IKT-ak hezkuntza mundura zabaltzeko lehen saiakera 1980-ko hamarkadaren hasieran eman zen Europa mailan, baina Espainian ez zen 1986. urterarte zabalduko. IKT-en zabaltze honek eskolen hobekuntza teknologikoa suposatu zuen, interneta geletara sartzea ahalbidetu zelako eta egitura teknologikoetan aurrerapauso handiak eman zirelako.
Europar Batasunak e-learning eta e-skills bezalako programak martxan ipini zituen eta honekin batera Europar Batasuneko kide diren estatu orok software librearen ezarpena onartu zuten. Software librearen ezarpenak askatasun eta hazkuntza soziala ekarri zuen, baita industriaren indartze bat ere. Honekin batera, European Schoolnet izeneko programa ezarrri zuten eta honen barnean aurkitzen zen eTwinning orrialdeak erlazio kultural, integratzaile eta komunikatzaile bat bultzatu zuen Europan.
Aurrerakuntzak izugarriak eman diren arren, irakasleak dira, ikasleekin batera, prozesu hau martxan jarri behar dutenak leku guztiak arakatuz, beraiek mantentzen duten espazioan etengabe haziz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario