Aurreko sarreretan aipatu bezala, IKT-ek izaera eraldatzailea dutela ikusi daiteke. Lehenik, interesen egitura guztiz aldatzen dute, ikurren izaera ere aldatzen dute eta komunitateek bizi duten ingurunea ere aldatzen dute. Aurrerakuntza teknologikoak eman diren inguruetan bizi direnen bizitzetan ere hainbat aldaketa ekarri dituzte IKT-ek, baita argia, ura eta bizitzeko beharrezkoak diren lehengaiak aurkitzeko arazoak dituzten herrialdeetan ere. Garapen herrialdeetan bizi diren pertsonek edozein informazio eskuratzeko sekulako erraztasunak dituzte, honekin esan daiteke mundua eraldatzen ari direla eta batez ere, hemendik aurrera, hezkuntzaren munduan kontuan hartu beharreko fenomenoa bilakatu dela.
IKT-ak eta hezkuntza
Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela.
2000. urtean Europar Batasunak "biharko eskolak" izeneko proiektua ezarri zuen martxan, horretarako proiektu honekin loturiko sistema informatikoak sortzeko beharra sentitu zuten, "School+" sistema da honen adibide. Proiektu honen helburu nagusiena irakasleen formakuntza hobetzea zen, hainbat aplikazio erabiltzen ikasi ahal izateko. Eskolei eta irakasleei beraien irakaskuntza hobetzeko bultzada eman zaie, ikasleen ikaskuntza eta garapena bermatu ahal izateko. Proiektu honek aurrerakuntza batzuk ekarri dituen arren, arazo berri batzuk ere sortu dira, irakasleen artean motibazio falta nabaria da, ikasle zein irakasleek autonomi falta sentitzen dute, espazioaren antolaketa eskasa da eta administrazioek trabak ipintzen dituzte.
IKT-en erabilerak aldaketak ekarri ahal izateko gauza asko aldatu beharko lirateke. Irakasleek beraien papera zein den eta eskolan duten erantzukizuna zein den pentsatu beharko lukete, baina hauek ez dira aldatu behar diren gauza bakarrak, eskolak, administrazioak eta gizarteak hartzen dituzten erabakiak ere sakonki begiratu beharko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario