Páginas

2011-11-26

DISEÑU EKINTZA ETA HEZKUNTZA OBJEKTU DIGITALAK


    Aldaketa sozialek hezkuntza sistemaren ingurua erabat eraldatu dute. Administraziotik zuzenean bideratutako ekimenei esker eta, batez ere, irakasle eta ikertzaile askoren laguntzari esker lortu da hau, teknologia berrietan sistema indartzeko modu bikaina ikusi dutelako. Administrazioak azken urteotan kaleratutako ekimen eta estrategia desberdinek, jardute pedagogikoetan teknologia erabiltzea bermatu dute.

    Hezkuntzako material digitalak sortzea, zabaltzea eta ebaluatzea ezinbestekoa da, hezkuntza zerbitzu eta eduki digitalak sorkuntza eta eboluzio prozesu batean murgildurik daude oraindik. Eduki hauen kalitatea, erabilgarritasuna eta fidagarritasuna asko baloratuko dira eta, ondorioz, eduki eta zerbitzuetan aukera zabal bat eskaintzea garrantzitsua izango da gizartearen eskakizunei aurre egin ahal izateko.

    Azken urteetan hainbat programa digital sortu dira hezkuntza munduaren inguruan, horien artean garrantzitsuenak “AVANZA” planaren barnean sartzen diren “interneta eskolan” eta “interneta gelan” programak. Hauen helburua zerbitzu eta aplikazio pedagogikoak indartzea da, gainera, bi programa haundi hauetaz aparte beste hainbat ekimen garatzen ari dira ikerketa eta garapena bermatu ahal izateko. Aipatutako bi programak hezkuntza sistemako maila guztietara dago bideratua, baina lehen hezkuntzan indar gehiago du.

    Ondorioz, gauzak ikertzea ezinbestekoa izango da produktu eta erantzun berritzaileak eman ahal izateko. Inguru malgu bat ezartzea ere ezinbestekoa da ekimen eta prposamen guztiak kontuan hartu ahal izateko, aniztasun honen bitartez geroz eta aberatsagoak izango diren hezkuntza eduki digitalak sortuko direlako. 

2011-10-21

ONDORIOAK (Lankidetza-ikaskuntza)


   Hirugarren eskenatokian, lankidetza ikaskuntzaren nondik- norakoak aztertu ditugu; hau ikaskuntza prozesua aurrera eramateko aukera bat da, non taldean lan egitea eskatzen duen. Modu honetan, taldekieen arteko koordinazioa berebizikoa izango da, eta guztiek helburu bera izan beharko dute. Honetaz gain, lan indibiduala ere garrantzitsua da, bakoitzak rol ezberdinak hartuz lana aurrera eraman ahal izateko.

  Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela. Honengatik guztiagatik, irakasleen parte-hartzea ere ezinbestekoa da, aukera hau sustatzea bere esku baitago.

   Eskola 2.0 proiektuak lankidetza prozesua aurrera eramateko hainbat tresna eskaintzen ditu. Proiektu honi esker, haurren arteko talde lana bultzatuko da, eta IKT-ez baliatuko dira lan ezberdinak burutzeko. Era berean, Web 2.0 zerbitzuak eskaintzen dituen tresnak Eskola 2.0 proiekturako baliagarriak izan daitezkeela esan genezake. Honi esker, Web 2.0-k eskaintzen dituen zerbitzuak ez dira soilik eskolara mugatzen, hots, norberak bere aisirako, lanerako… erabil ditzake. 

  Web 2.0 zerbitzuei esker, hauetako asko hezkuntza munduan erabilgarriak izan daitezke, hala nola, dokumentuak partekatzea, RSS-ak, bideoen eta argazkien partekatzea, blogak, mapen aplikazioak, podcasting… Tresna hauek, hasieran aipatutakoa lortzen laguntzen dute, hau da, lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta horrela, ikasle-irakasle eta familien arteko komunikazioa bermatzen da, eta euren arteko elkarrekintza eta errespetua.

2011-10-20

Hezteko Objektu Digitala

   Hezteko (funtzioa) + Objektu (forma) + Digitala (informatika).
  Hezteko Objektu Digitalari esker, hezkuntza munduan informazioa modu digitalean landuko da, eta lau motatakoak dira.

  - Oinarriko Objektuak: irudiak, bideoak, soinuak, estekak...  Azken batean, baliabideak.
  - Ikaskuntza Objektuak: Jarduera isolatuak (ez dago kontesturik).
  - Sekuentzia Didaktikoa:Unitate didaktikoak (jarduera ugari, guztiak kontestu baten menpe).
  - Prestakuntza Proiektua: Sekuentzia didaktiko askok, proiektu oso bat osatuko dute.

2011-10-18

EGILE TRESNAK

   Zer dira egile tresnak?
  - Egile tresna bat,ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazio informatikoa da. Erabilerrazak dira eta hezkuntza funtzioa dute.
 
  - Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Baliabide digitalak sortzen dituzte, sarean ibiltzeko eta partekatzeko balio dutelarik.

  - Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugularik.


  Adibideak
 Hot Potatoes.- Hezkuntza ariketak sortzeko sistema bat da, ondoren ikasleek web orrialdeen bitartez egin dezaketena. Programa honek sortzen dituen ariketak erantzun laburrekoak, aukera anitzekoak, hutsuneak betetzekoak, bikoteak egitea... izan daitezke. Ikasleek ez dute programa hau ezagutu behar, Internet bidez eskura dezaketelako ondorengo helbidean doan.

 JClic.- Hezkuntza jarduera ezberdinak egin ahal izateko baliabide informatiko ezberdinak dira, hala nola, testuen ariketak, buruhausteak, hitz gurutzatuak...Prozesu bat burutzeko aukera ematen du.

 Cuadernia.- Gaztela Mantxako Hezkuntza Kontseiluak komunitate guztian eskuragarri duen tresna da, hezkuntza material digitalen sorrera eta hedapena ahalbidetzen duelarik. Edozein multimedia eduki bere baitan har ditzakeen koaderno digitala da. Unitate didaktiko elkarreragileak sortzeko aukera eskaintzen dute, baita ebaluatzeko ere.

 Ardora.- Irakasleen eskura dauden baliabide informatikoa da, web orrialdeetan edukiak modu erraz batean sortzea ahalbidetzen duelarik eta inolako jakintza informatikoren beharrik gabe. Hizkuntza askotan aurki daiteke aplikazio hau, hala nola, euskaraz, katalanez, ingelesa, errusieraz... Jarduera asko aurki daitezke bertan: gurutzegramak...

 LIM.- Formatu digitaleko liburu bat da, EDILIM egile tresnaren bitartez sortzen da eta web orrialde bat bezala argitara dezakegu. Liburu bakoitzak orrialde anitz izan ditzake, bai eduki teorikoekin eta baita jarduerekin ere. Oso erraza da testu eta multimedia artxiboak txertatzea (irudia, flash, bideoa eta audioa). Hamabi hizkuntzatan deskarga daiteke, euskara horietako bat delarik.

 Math Worksheet.- Batez ere, matematika lantzeko erabilgarria da, bertan eragiketa ezberdinak landu ditzakezularik. Zuk nahi dituzun ariketak sor ditzakezu, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz.

 WebQuest.- Ikerketara bideratutako jarduera bat da, eta informazio guztia edo gehiena Web baliabideetatik lortutakoa da. Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagogikoa da. Hauek pentsamendu goreneko prozesuak sortzen dituen jarduera atsegin baten inguruan sortzen dira, eta pentsamendu sortzailea, kritikoa, problemen ebazpenetan edo iritzi, laburpen edo analisien azalpenetan oinarritua izan daiteke.

 MiniQuest.- WebQuesten bertsio laburtuak dira. Hiru pausu dituzte: eskenatokia, ataza eta ekoizpena. Irakasleek modu errazean sor ditzakete, eta ikasleek saio batean burutuko dituzte.

 Constructor- Atenex.- Extremadurako hezkuntza kontseiluak sortutakoa da. Hezkuntzarekin lotutako eduki digitalak sortzeko beste tresna bat da; erabiltzeko oso erraza da, edozein elementu  bertan txerta daitekeelarik saguarekin eramanaz. 47 ariketa mota daude bertan, hala nola, hitzen diktaketak, puzzleak, buruhausteak, letra zopak...Unitate didaktikoak sortzeaz gain, ebaluatzeko aukera ematen du.

 Malted.- Unitate digitalak sortzeko langailua da, eta hizkuntza lantzeko erabilgarria den egile tresna bat da. 





2011-10-11

Hezteko objetu digitala: ENGLISH FOR LITTLE CHILDREN

   Aplikazio hau ingelesa lantzeko egina dago. Hamar gaiek osatzen dute, eta bi zailtasun maila ezberdindu daitezke. Gai posibleak familia, eskola, etxea, arropa.. dira,  eta gai bakoitzeko bost joko daude. Lehenengo biak hiztegiari dagozkionak dira, eta besteak, berriz, esamoldeei buruzkoak. Lehen Hezkuntzako 1.mailako haurrentzat eginiko aplikazioa da, atzerriko hizkuntza hau lan dezaten. Horrez gain, ebaluazio sistema bat duela ere aipatzekoa da.



  Tresna berritzaile hau hezkuntza alorrerako onuragarria dela esango genuke, izan ere, haurrentzat motibagarria eta dibertigarria baita. Bestetik, ikus-entzunezko elementuek ere gai hau errazago ulertzen laguntzen dute, eta era berean, haurrentzat ere atseginagoa izango da.

ZERTARAKO DIRA ERABILGARRIAK IKT-ak LEHEN HEZKUNTZAN?

   - Hizkuntza lantzerako garaian, blog bat egitea interesgarria izango litzateke, izan ere, hizkuntza lantzen diren bitartean, IKTen erabileran trebatzen gara.


  - Testu prozesatzailea. Ortografia zaintzeko onuragarria izan daiteke ordenagailuak akatsak zuzentzen dituelako. Horrez gain, gelako lan ezberdinak ikasle guztien artean partekatzeko aukera ere ematen du. 

   -  Gai bat ematerako garaian, irakasleak Power Point aurkezpen bat erabil dezake, azalpena lagungarriago eta bisualagoa eginez. Irakasleak aurkezpen honetarako erabiliko dituen irudiei esker, ulerterrazagoa izango da.

  -  Mapa kontzeptuala. IKT-ak lan honetan zuzenean mapa kontzeptuala egiteko erabiltzen ez badira ere, haurrek ordenagailuak erabil ditzakete mapa kontzeptualeko zenbait elementu irudien bitartez adierazteko, adibidez. Kontzeptuak elkarren artean erlazionatzeko baliagarria.

  - Jolas interaktiboak, alor ezberdinetako ariketak lantzeko: listening, matematikak...

  - Grabazio on bat egin, teknika batez ikasleek hobeto uler dezaten.

  - E-mail edota posta elektronikoa. Beste hizkuntza bat duten ikasleekin komunikatzeko.

  - Eskola irratsaioa sortu podcast baten bitartez.

  - Denbora- lerroak egiteko aplikazioak. Denboraren magnitudeak eta epeak  ezagutzeko.

  - Arbel digitalen erabilera. Ikasleak horiek erabiliz, ahozko aurkezpen bat egitea edo ariketa bat gauzatzea.




 

2011-10-09

IKT-ETATIK, GIZA BALIABIDEETARA

   Aurreko sarreretan aipatu bezala, IKT-ek izaera eraldatzailea dutela ikusi daiteke. Lehenik, interesen egitura guztiz aldatzen dute, ikurren izaera ere aldatzen dute eta komunitateek bizi duten ingurunea ere aldatzen dute. Aurrerakuntza teknologikoak eman diren inguruetan bizi direnen bizitzetan ere hainbat aldaketa ekarri dituzte IKT-ek, baita argia, ura eta bizitzeko beharrezkoak diren lehengaiak aurkitzeko arazoak dituzten herrialdeetan ere. Garapen herrialdeetan bizi diren pertsonek edozein informazio eskuratzeko sekulako erraztasunak dituzte, honekin esan daiteke mundua eraldatzen ari direla eta batez ere, hemendik aurrera, hezkuntzaren munduan kontuan hartu beharreko fenomenoa bilakatu dela.

IKT-ak eta hezkuntza

  Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela.

   2000. urtean Europar Batasunak "biharko eskolak" izeneko proiektua ezarri zuen martxan, horretarako proiektu honekin loturiko sistema informatikoak sortzeko beharra sentitu zuten, "School+" sistema da honen adibide. Proiektu honen helburu nagusiena irakasleen formakuntza hobetzea zen, hainbat aplikazio erabiltzen ikasi ahal izateko. Eskolei eta irakasleei beraien irakaskuntza hobetzeko bultzada eman zaie, ikasleen ikaskuntza eta garapena bermatu ahal izateko. Proiektu honek aurrerakuntza batzuk ekarri dituen arren, arazo berri batzuk ere sortu dira, irakasleen artean motibazio falta nabaria da, ikasle zein irakasleek autonomi falta sentitzen dute, espazioaren antolaketa eskasa da eta administrazioek trabak ipintzen dituzte.

   IKT-en erabilerak aldaketak ekarri ahal izateko gauza asko aldatu beharko lirateke. Irakasleek beraien papera zein den eta eskolan duten erantzukizuna zein den pentsatu beharko lukete, baina hauek ez dira aldatu behar diren gauza bakarrak, eskolak, administrazioak eta gizarteak hartzen dituzten erabakiak ere sakonki begiratu beharko dira.