Páginas

2011-09-29

WEB 2.0 eta hezkuntza



Informazioaren gizartea osatzen duten sare, teknologia eta sistemen multzoak interneten aurkitu du bere egitekoak  gauzatzeko tokirik egokiena. Web 2.0, etengabe garatzen ari den kontzeptu berria da. Denbora gutxian, web estatiko batetik (web 1.0), web dinamiko batera pasa gara (web 2.0) eta azken honek aukera izugarriak ematen dizkigu hezkuntzaren arloan.

Aldaketa honetan paper garrantzitsuena erabiltzaileek osatu dute,  izan ere beraiek izan dira datuen web-a, pertsonen web-a bihurtu dutenak. Plataforma desberdinak (sare sozialak), hauek aurrera eramateko erramintak, RSS edo Atom-ak, Folcosomia, zerbitzu eta aplikazioak, hau guztia zaintzen duen formatua … Web 2.0 hau osatzen duten ezaugarrietako batzuk dira.

Baina, nola eragiten du guzti honek hezkuntzan? Web 2.0, komunikazioan oinarritzen da, eta ondorioz hezkuntzaren oinarrietako bat komunean dute. Beraz, aukera hau alde batera uztea ez litzateke egokiena izango, potentzia honek, parte hartzea, lankidetza … lantzeko oso interesgarriak izango litzatekeelako.  

Erronka nagusienetako bat, informazioa bilatu, jaso eta ezagutzara eraldatzean datza. Gela digitalak erabiliz informazioa jaso eta partekatzeari dagokionez RSSak eta “Favoritos” delakoa aipatuko genituzke. Informazioa eskuragarria izateko aukera egokiena da.

Informazioa sortu eta partekatzeari dagokionez aldiz, “Escritorio Virtual”ak erabili genitzake, dokumentuak online partekatzeko oso erabilgarria da. Multimedia osagaiak ere multzo honetan sartuko genuke, bideoak eta argazkiak partekatzeko aukera paregabea hain zuzen ere. Azkeni, blogak eta wikiak  aipatu beharko genituzke, taldekideen artean eraikitzeko proiektu bikaina delarik.

Ondorioz, ezin dugu ukatu web 2.0 den aurrerapen honek eskaintzen dizkigun aukerak hezkuntzari aplikatzeko paregabeak direla.

WEB 2.0 ZERBITZUAK

BIDEOEN PARTEKATZEA

  Zertan datza?
  Ikus entzumenezko bideo bat egin eta plataforma ezberdinetara igoz, zerbitzu honek bideo hau erabiltzaile ezberdinek ikusteko aukera ematen du. Erabiltzaileek sare honetara euren bideoak igotzen dituzte, gainerakoek hau ikusteko aukera izan dezaten. Aipatu beharra dago ez dela aisialdirako tresna hutsal bat, horrez gain, erabiltzaileen erlazioa sustatzen da eta informazioa elkarbanatzeko aukera dago.

  Zertarako balio dezake hezkuntzan? 
  - Irakasleak bere azalpenak ematerako garaian, aurkezpen bat erabil dezake ikasleek hobeto ulertzeko eta azaltzen ari dena irudikatzeko.
  - Ikasle taldeak egindako irteera baten bideoa ikusi eta aztertzeko.
  - Ariketak bideo bitartez adierazteko.
  - Ikasleek gai baten inguruko bideoa sortu eta gainerako ikaskideekin partekatu.
  -  Ikasleek eginiko bideoak ikusi ondoren, lehiaketa bat martxan jartzea egokiena zein den hautatzeko.

  Zein plataforma daude gaur egun?
- Youtube     (www.youtube.com)
- Dalealplay    (www.dalealplay.com/)
- Dailymotion    (www.dailymotion.com/es)
- Google Videos    (www.video.google.com)
- Hulu    (www.hulu.com)
- Vimeo    (www.vimeo.com)
- Vudu    (www.vudu.com)
- Ustream.tv    (www.ustream.tv)
- YahooVideo    (es.video.yahoo.com)
- AolVideo    (video.aol.com)

Zer da WEB 2.0?

   Ondorengo bideoa aurkitu dugu Web 2.0 zer den jakiteko, hau da, erabiltzaileen interaktibitatea ahalbidetzen duen baliabide eta bitarteko teknologikoen multzoa.

2011-09-28

ESKOLA 2.0 (bideoa)

  - Gaur egun hezkuntza munduan berrikuntza eta modernizazioaren beharra dago, hezkuntza hobeagoa lortu ahal izateko.
 - Gelak berritu eta modernizatu egin behar dira, benetan XXI.mendeko gelak izan daitezen.
 - Eskola 2.0 proiektuarekin, ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria izango du, eta geletan wifi, ADSL, proiektagailuak, arbel digitalak… egongo dira.
 - Proiektu hau aurrera eramateko irakasleek ere formakuntza bat behar dute, hauek ere ikasi egin behar baitute; 5. eta 6. mailako ikasleei bideratua dago EAEn.
  - Eskola 2.0 proiektuari esker, irakasleek eta ikasleek espazio birtual bat partekatuko dute, eta proiektuak ebaluaketa fase bat izango du.
  OHAR GARRANTZITSUAK
 - Baliabideen dotazioak
 - Gela digitalak
 - Irakasleen formakuntza
 - Baliabide eta edukiak ematea

2011-09-27

IKTak historian zehar












  








EUROPA
   Bangemann.- 1994.urtean martxan jarri zen plana.
   Europa a la vanguardia de la sociedad de la información.- hezkuntzaren aldaketaren beharra ikusi zuen plan honek.
   Estrategia Lisboa.- Europari begira plangintza bat egin behar zen, mugimendu hori mundu osora zabalduz.
   eEurope.- Garai digitala eta online informazioa bermatzea du helburu.
   eLearning eContenidos.- Europako herrialdeetako hezkuntzan teknologia digitala integratzea eta online sistemak erabiltzen ikasteko plana.
   Iniciativa 2010.- Formakuntza pedagogikoaren beharra ikusi zen.
 
  ESPAINIA
  Plan Info XXI.- Espainia mailan Interneta zabaltzea.
  Comisión Soto.- Informazio gizartea probesteko aditu talde bat lanean aritu zen, informatika gelak helburu zituztelarik.
  Educación.es.- Eskoletan hezkuntza garatzeko neurri multzoa eta baliabideak ziren helburu, edukiak sustatzeko eta irakasleak prestatzeko.
  Avanz@.- Geletan ikt-ak sartu.
 LOE.- Konpetentzia digitala bermatu nahi zen derrigorrezko hezkuntzan.

   EAE
  Iniciativa 2000tres.- EH-ko eskolari zuzendua dago, eta Europako ereduan oinarrituz, azpiegiturak eta baliabideak hobetzea du helburu.
  Plan Premia 1.- EAE-ko eskola publikoek baliabide minimoak izateko martxan jarri zen plana.
   PESI.- Irakasleen prestakuntza sustatu nahi da eta ikastetxeetako baliabideak hobetu.
  Plan Premia2.- Klaseak emateko dotazio berri batzuk ditu helburu gisa.
  Dekretu 175/2007.- Konpetentzia digitala Euskadiko dekretuan.
  PESI 2.- Hezkuntza munduan aldaketak eman behar ziren.
  Modelo de madurez tecnológica de centro educativo.- IKTak gestioan, administrazioan… erabili.

LANKIDETZARAKO TRESNAK

  ZER TRESNA TEKNOLOGIKOK LAGUNTZEN GAITUZTE  LANKIDETZA MODUAN IKASTEKO?

  - Posta elektronikoa
  - Table PC
  - Blogak
  - Ordenagailua
  - Pen Drive
  - Internet
  - Offimatika
  - Sare sozialak (tuenti, twitter, facebook...)
  - Wiki-ak: informazioa eraikitzeko sistema (wikipedia...)
  - Argazki makinak, bideo makinak... 
  - Karpeta partekatuak
  - LMS: ikasteko sistema kudeatzailea (gela birtualak)
  - Foroak
  - Arbel digital elkarreragilea (PDI)
  - Bat- bateko mezularitza (txat, msn...)
  - Egutegi partekatua

LANKIDETZA IKASKUNTZA


    ZER DA LANKIDETZA IKASKUNTZA?
   Ikaskuntza- prozesua aurrera eramateko beste modu bat da, taldean lan egitea eskatzen duelarik, lana guztiek helburu berberera begira eginez. Eraginkorra izan dadin lan indibiduala ere beharrezkoa da, izan ere, talde lanean norberak bere konpromiso eta ardurak baititu.  Gainera, taldekide bakoitzak bere gaitasunen arabera rol desberdinak izango ditu, baten lana bestearen osagarria izango delarik. Lankidetza ikaskuntza egokia izan dadin taldekideen arteko koordinazioa eta komunikazioa ezinbestekoak dira, bestela emaitzak ez baitira onak izango.


    Gaur egun modu sinkroniko edo asinkroniko batean lan egiteko aukera dago.

2011-09-22

ONDORIOA: LH-ko irakasleek behar duten beharrezko prestakuntza.

    
     Ikasgelan ikusgai izan ditugun teknografietan talde bakoitzak IKT-ei buruz duen ikuspuntua aztertu dugu. Honela, lan bakoitzak ekarpen interesgarriak egin dizkigu gai honen inguruan. Denok ere, materiala toki beretik lortu dugu, hau da, internetetik. Askotan, gainera, argazki berdinak aukeratu ditugu, hala nola, eskola 2.0-ri dagozkion argazkiak, informazioaren gizarteari dagozkionak...

    Gure teknografia beste kideenarekin alderatuz, berdintasun batzuk aurkitu ditugu. Esate baterako multialfabetizazioaren kontzeptuari garrantzi berezia eman zaio, ia lan guztietan azaldu delarik. Horrez gain,gure eskolako garaiak eta gaur egungo eskolen erkapena maiz erakutsi den bereizketa da. 

    Aldi berean, gure lanak hainbat gabezi zituela konturatu gara. Adibide batzuk aipatzearren, internet bidezko erosketak (ebay) ez genituen erakutsi, natibo eta imigrante digitalen garrantzia ez genuen erakutsi lanean,  jolas hezitzaileei ez genien lekurik eskaini... Esan behar da, gainera, lanaren amaieran ez genuela inongo hiperbinkulorik jarri bibliografia gisa.

    Teknografia hauetan ikusi duguna kontuan hartuta, ondorio batzuetara iritsi gara: IKT-en erabilerak berebiziko garrantzia irabazi du; honela, hezkuntzan leku garrantzitsua lortuz eta gizarteko egoera berrietara moldatuz.

   Hori guztia horrela izanik, irakasleek paper garrantzitsua betetzen dute erronka honetan. Irakaskuntza- ikaskuntza prozesua eraginkorra izan dadin guraso, ikasle eta irakasleek beren partetik jarri behar dute, nahiz eta irakasleen inplikazioa ezinbestekoa den.... Beraz, irakasleen prestakuntza eraldaketa horiekiko ezinbestekoa da multialfabetizazioa lortzeko.

   

ORDENAGAILUAK, EMOZIOEN ERAGILE


    TEKNOFOBIATIK TEKNOFILIARA
    Txikitan ez izandako teknologiak gaur egun gure bizimoduaren parte dira eta hau errefusatzen dutenak teknofoboak bezala ezagutzen dira. Balore sozialen gaineko mehatxu bat bezala ikusten dute teknologia eta, kasu gehienak, teknologia berri hauek merkatura zabaltzen direnean agertzen dira.
Kontrako aldean, berriz, teknofilikoak ditugu. Hauek merkatura ateratzen diren punta-puntako teknologia erabiltzeko eta beraiekin bizitzeko prest agertzen dira.

    IRAKASLEEN JARRERA
   Jarrera negatiboak nagusi dira, hala nola, irakasleek aldaketekiko duten erresistentzia, irakaskuntzan ordenagailuek izan dezaketen abantailen froga eza eta ordenagailu hauei denbora eta tresneria eskaintzeko ezintasuna. Erresistentzia hori ez da jarrera negatiboen arazorik nagusiena, aldaketa horiek eman behar izateko baliabideak ez izatea eta irakasleen prestakuntza eskasa baizik. 

    AUTOESTIMUA ETA FRUSTRAZIOA
   Irakasleak makina hauetara zerbait berria izango balitz bezala egokitu behar dute. Ikasleak, aldiz, teknologia berri hauekin jaio eta bizi izan dira, bere egunerokoan ordenagailuak, kontsolak, etab. erabili izan dituztelako. Hau guztia beraien bizitzaren parte bilakatu da eta honen eraginez ikasteko denbora azkarragoa izaten da.

    IRAKASLEA ORDEZKATZEKO, ORDENAGAILUA
   Hezkuntza prozesuan ordenagailuek paper garrantzitsua izan dute eta izango dute. Programa informatikoek laguntza, informazioa, eta orientabidea eskaintzen digute, gainera, komunikazio sareen erabilerak irakaskuntza ez- presentziala ahalbidetzen dute.
Batzuen ustetan, teknologia berriek arazo sozialak edota pertsonalak sortzen dituzte, beraientzat ordenagailuek isolamendua, hunkiberatasun falta, etab. ekartzen dituzte, baina geletan haurrek eta helduek ordenagailuekin egiten dituzten lanak ez datoz bat aurreko ideiekin.

    BELAUNALDI BERRIAK
  Gurasoek ordenagailuak ondo erabiltzen ez dakiten arren, informatika garrantzitsutzat jotzen dute beraien semeen hezkuntzan. Gainera, softwareko programek izandako arrakasta ikusita, gurasoek, diru gehiago erabiltzen dute etxean ordenagailu bat ezartzeko. Honek izan dezakeen ondorio negatibo bakarra honakoa da, gurasoek ez dutela beraien semeek ordenagailuekin egiten dituzten gauzen berri.

    EZBERDINTASUN SOZIALAK
  Teknologia maila berri hauek ezberdintasun sozialak ekarriko dituzte hiritarren estatus mailetan. IKT hauek maneiatzen dituztenak kultuagotzat hartuko dituzte, adibidez.
Internetaren erabilera, informatikarako sarrera izan da munduko hainbat herrialderentzako. Gainera, ezberdintasunak handitzen joango direla ematen du, ezta soilik teknologiaren falta, kultura eta hezkuntzaren faltak ere hainbat herrialde gizarte honetatik kanpo uzten dituzte.

BIDEOAREN ESKEMA

Ondorengo eskema izan da irakasleen beharrezko prestakuntzako bideoa burutzeko erabili duguna.


ORDENAGAILUEN ERABILERARAKO EUROPEAR AKREDITAZIOA

    ECDL: European Computer Driving Licence. 5.0 ikasketa- plana dago bertako web-orrian argitaratuta. Informazio galera, arazo eta bertan dagoen informazioan inguruko ardura ez ditu bere gain hartzen. Zazpi modulo ezberdin daude. 

    • 1. Moduloa: informazioaren teknologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak. Ordenagailu baten zati garrantzitsuenak menderatu behar dituzte, bai eta IKT-ren oinarrizko kontzeptuak jakin ere, hala nola, hardware, software, segurtasuna, sare informatikoak… 

    • 2. Moduloa: ordenagailuaren erabilerak eta fitxategien kudeaketak. Ordenagailu personal baten oinarrizko funtzioak jakin behar dituzte, bai eta sistema eragilearen, artxiboen antolakuntzaren, antibirusen… nondik norakoak ere. Test teoriko zein praktikorako beharrezko ezagutzak eskaintzen ditu. 

    • 3. Moduloa: testuen prozesagailua. Testu prozesagailuen aplikazio bat erabiliaz bere gaitasunak demostratu behar ditu kartak eta dokumentuak sortzeari dagokionez. 

    • 4. Moduloa: kalkulu- orriak. Kalkulu- orriak erabiliz lan arrakastatsuak egin ahal izatea da helburua. Grafikoak, formulak, zeldak… hartzen ditu bere baitan. 

    • 5. Moduloa: datu- basea. Inguru horretan maneiatzen jakin behar da, informazioa nola errekuperatu, diseinua landu… 

    • 6. Moduloa: aurkezpenak. Ordenagailu batean instalatutako tresnak erabiliaz aurkezpenak egiten jakitea (diapositibak, grafikoak…) konpetentziak demostratuaz. 

    • 7. Moduloa: informazioa eta komunikazioa. Batetik, interneti lotutako kontzeptuak ulertu eta bilatzaileak nola erabili… jakitea. Bestetik, komunikazio elektronikoa, korreoaren erabilera, korreoaren kudeaketa… menderatu behar dira. 

    Irakasleak lortu beharreko konpetentziak: teknologiaren erabilera, teknologiaren ulerkuntza eta teknologiaren inguruko hausnarketa.

TALDE TEKNOGRAFIA: ZEIN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DU LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BATEK?

Ondorengoa da irakaslearen formakuntza aurkezteko prestatu dugun bideoa.

IRAKASLEAREN BEHARREZKO FORMAKUNTZA on PhotoPeach

2011-09-21

KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN

     ALFABETIZAZIO BERRIAK
   Alfabetizazio digitala.- honen helburua informatikarako abilezi lortzea da.
    Ikus entzumenezko alfabetizazioa.- ikus entzumenezko testuak aztertu eta sortu, irudi eta musika bitartez.
    Informaziozko alfabetizazioa.- informazioa bilatzen jakin, aztertu eta eraldatu.
    MULTIALFABETIZAZIOA
    Dimentsio instrumentala (hardware eta softwareak erabiltzen jakitea)
    Dimentsio kognitiboa (informazioaren erabilera, eraldaketa…)
    Dimentsio sozioaktitudinala (jarrera arrazional bat edukitzea teknologiarekiko)
    Dimentsio axiologikoa (informazioaren azterketa kritikoa egiteko gaitasuna eta balore etikoak)
    KONPETENTZIAK (IKT)
    Teknologia erabiltzerako garaian bakoitzak bere erritmoa duenez, irakaslearen metodología malguagoa eta indibidualizatuagoa izan behar da.
    Eremuak:
    - Informazioa bilatzen, aurkitzen eta ulertzen jakin Internet bidez.
    - Blog, wiki, web… bitartez informazioa adierazten jakin.
    - Sozializazioa (foroak, email…).

    IRAKASLEAK INTERNETAREN AURREAN
    Ikasleak informazio ugari du.- informazio asko dute ikasleek, baina irakasleek informazio hori ulertzen lagundu behar dute.
    Ikasleek informazioa aurkitzeko trebetasun gehiago dute Internet bidez.- ikasleak irakasleak baino azkarragoak izan daitezke zentzu horretan.
    Magistrozentrismoa albo batera utziz, IKTen bitartez ariketak, azalpenak…
    Teknologiaren erabilera, irakasle eta ikasleen arteko harremana errazteko.

    HEZKUNTZA MODU BERRITZAILEA
    Teknolgia erabiltzeak ez du hezkuntza hobea esan nahi, izan ere, hauek erabiltzen jakin egin behar baita, modu pedagogikoa albo batera utziz.
    IKTen erabilera: indibiduala/taldekoa, ikasleen partehartzea, denbora neurtu eta aktibitate antolatuak izan, teknologiaren erabilerak ez du helburuak albo batera uztea esan nahi (ez da irakaskuntza ikaskuntza prozesutik at dagoen zerbait), informazioaren bilaketa eta eraldaketa, sozializazioa…

2011-09-20

“NATIBO DIGITALAK, IMMIGRANTE DIGITALAK" TESTUAREN LABURPENA.


Ikasleak aldatu egin dira eta teknologia beraien egunerokotasunaren parte da. Hori horrela izanik NATIBO DIGITALAK eta IMMIGRANTE DIGITALAK desberdindu ditzakegu.

Immigrante digitalak egoera berrietara egokitzen dira baina iraganeko ezaugarriak ez dituzte alde batera uzten. Beste hizkuntza bat hitz egiten duten ikasleen irakasle dira eta orain arteko metodologia eraginkorra izaten jarraituko duela uste dute. Arazo honek konponbidea aurkitzerako garaian bi betebehar aurkitu dira:

-          Metodologia aldatu: garrantzitsuena aldatu gabe baina irakaskuntzak erritmo azkarragoa izan beharko du.

-          Edukiak aldatu: bi eduki bana ditzakegu

o   Legatu edukia (tradizionala) à itzulpengintza lan gehiago eskatuko du, betiko edukiak beste modu batera azaldu beharko baititu. Irakaslearentzat aukera hau zailena izan daiteke.

o   Etorkizuneko edukia (digital eta teknologikoa) à honek metodologia aldaketa eskatuko du, eduki berriak baitira.

Konponbide honen adibide esanguratsuena “CAD” izenekoa izango litzateke. Bideojokoen bidez irakasten duen programa bat da, irakaskuntza-ikaskuntza modua eraldatzea lortu duen programa hain zuzen ere.

Ondorioz esan genezake, irakasleak ikasleak erakarri bahi badituzte, aldaketa bat jasan beharko dutela.

INFORMAZIO GIZARTEA

   INFORMAZIO GIZARTEAREN EZAUGARRIAK
   Teknologia digital ugari
   Kodifikazio forma berriak
   Informazioa lortzeko erraztasuna, informazioaren eskuragarritasuna
   Sare sozialen presentzia
   Kultura globalizazioa
   Komunikazio modu berriak
   Gizarte automatizatua = eskulan gutxiago, lanbide ezberdinak

   Abantailak
   Informazioa bilatzeko aukera asko = liburutegi unibertsala
   Zerbitzuen hobetzea
   Komunikatzeko erraztasuna ahalbidetu
   Globalizazio kulturala
   Bizitzako alor ezberdinetan laguntzen du
    
   Desabantailak
   Ezberdintasun kulturala eta ekonomikoa handitu
   Pribatutasunaren galera
   Teknologiarekiko menpekotasuna
   Uniformismo kulturala
   Gehiegizko informazioa = ignorantzia
   Aurrez aurreko komunikazioaren galera

PRESTAKUNTZA BEHARREN ZERRENDA

   Egungo gizartean zein tresna teknologiko erabiltzen ditugu?
  - Smartphone
  - Telebista
  - Twitter
  - Portatilak
  - Datacards
  - Mugikorra
  - Ordenagailua
  - Sare sozialak
  - Bideo jokoak
  - 3G
  - E-readers
  - Bideoak
  - Streaming
  - Interneta
  - DNI elektronikoa

     Zertarako erabiltzen ditugu?
     Sozializatzeko, lagunekin kontaktua mantentzeko, denbora librerako edo aisirako, zita elektronikoa bideratzeko, filmak ikusteko, lanerako, formakuntzarako administrazioarekin komunikatzeko…

ZER DA IKT-a ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

Azken urteetan sortutako kontzeptu berria da. Teknologia ezberdinei erreferentzia egiten die hainbat testuingurutan, horietako bat hezkuntza delarik. Bere baitan arbel digitalak, ordenagailuak, proiektagailuak, eskolako antolakuntza… hartzen dituelarik. Irakaskuntza- ikaskuntza prozesua erraztuz eta komunikatzeko modu berriak eskainiz. Bestalde, ez dugu ahaztu behar IKT-k baliagarriak izan daitezkeela informazioaren bilaketarako zein trataerarako, eta modu honetan informazioa emateko modu desberdinak sortzen direla.  Honen eraginpean, ikasleak, irakasleak, familia… daude.
Ondorioz, eskolan paper garrantzitsua dute, izan ere, gizarteko aldaketak hezkuntzak bere gain hartu behar ditu, informazioaren gizartean baikaude.

2011-09-15

BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA

- Ikasleak jarrera irekia eta ikertzailea du: konfiantza, indarra, ahulezia...


Komunikatzea eta lankidetzan aritzea
Arazoak identifikatu IKTen bidez.

Ingurune birtualetan moldatzea
Webgune ezberdinetan mugitzen jakitea 

Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea
Webgune egokiak identifikatu, behar duen informazioa lortzeko eta ideia hauek ikaskideei jakinaraztea.

Sortzaileak izatea eta berritzea 
Sormena erabiliz dokumentuak eraldatzea, aurkezpenak, jokuak.. eginaz.

Mundu erreala arakatzea
Irudiak eta soinuak erabiltzea mundu errealeko gaiak adierazteko.

NATIBO / IMIGRANTE DIGITALA - TEKNOFILIA / TEKNOFOBIA


      Gaur egun natibo eta imigrante digitalak aurki ditzakegu teknologia munduari dagokionez,  lehenengoa jaio denetik teknologiarekin kontaktuan dagoelarik, eta bigarrena, aldiz, tresna berri hauetara moldatu behar duen pertsona delarik. Hori horrela izanik, bi jarrera ezberdintzen dira; teknofilia eta teknofobia.  Teknofilia printzipioz natibo digitalei loturik egongo litzateke, teknologia gustuko duen pertsonari. Teknofobia, aldiz, imigrante digitalen ezaugarri bat izan daiteke, hauetara egokitzeko beldurra baitute.

ZER DA MULTIALFABETIZAZIOA?

     Ikus entzumenezko alfabetizazioa (oinarrizko ezagutzak izatea), alfabetizazio teknologikoa (tresna teknologikoen erabilpena) eta informazioaren alfabetizazioa (informazioaren bilaketa eta eraldaketa) batzen dituen kontzeptua da. Multialfabetizazioak zentzua izan dezan, hiru alfabetizazio motek uztartuta egon behar dute. Horietako bakoitzak indibidualki ez du zentzurik izango.


       IKUS ENTZUMENEZKO ALFABETIZAZIOA
      Ezagutzaren gizartea
         Konpetentzia digitala
      Proiektuak 


       ALFABETIZAZIO TEKNOLOGIKOA (erabilpena)
      PDI
      Web 2.0
      Lankidetza (ikastetxeen artean, …)
      Ezagutzaren gizartea
      Konpetentzia digitala
      Proiektuak
      IKTak eta emozioak
      IKTak eta jakintza arloak



      INFORMAZIOAREN ALFABETIZAZIOA (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu…)
      Informazioaren eraldaketa (Ofimatika, …)
      IKTak eta emozioak
      IKTak eta jakintza arloak
      Ezagutzaren gizartea
      Konpetentzia digitala
      Proiektuak

     IKUS ENTZUMENEZKO ALFABETIZAZIOA + ALFABETIZAZIO TEKNOLOGIKOA + INFORMAZIOAREN ALFABETIZAZIOA= MULTIALFABETIZAZIOA

2011-09-13

SAKONDU BEHARREKO GAIAK

Ondorengoak dira sakondu beharreko gaiak:

- Ezagutzaren Gizartea
- Multialfabetismoak
- Konpetentzia digitala
- Elkarlana
- Proiektuak
- Informaziora nola iritsi eta hori nola eraldatu
- Web 2.0 tresnak ezagutu
- Netbook eta arbel digitalen erabilera

LH-KO IRAKASLE BEZALA, ZEIN FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUT?

      Gaur egun bizi garen gizarte globalizatu honetan, ezinbestekoak bihurtu zaizkigu teknologia berriak. Urte gutxiren buruan aurrerakada izugarria izan dute, gaur egun haurrek ordenagailu eramangarri bat izateko punturaino. Hori horrela dela ikusirik, irakasleek ere badute aurrerakada horietara moldatzeko beharra, baina zein formakuntza teknologiko behar du Lehen Hezkuntzako irakasle batek?

     Hasteko, argitu nahiko genuke teknologia berriei buruz hitz egiterako garaian, ez garela ordenagailuez soilik ari, baita hori inguratzen duten aparatu desberdinen multzoaz ere; hala nola, proiektagailuak, Netbook-ak, inprimagailuak, eskanerrak, arbel digitalak...Horretarako garrantzitsua da teknologia berri hauen inguruan Gobernuak eskaintzen dituen ikastaroen berri izatea eta parte hartzea.

       Lehen Hezkuntzan lanean dabilen irakasle batek tresna berri hauek erabiltzen jakin behar du bere lana aurrera eraman ahal izateko. Lehenik eta behin, gutxieneko jakintza bat izan behar du tresna hauekiko, hau da, aparatu hauek pizten eta itzaltzen jakin, saguak dituen erabileren berri izan, teklatua behar bezala maneiatu mekanografiaz baliatuz... Gauza oso sinpleak diruditen arren, ezinbestekoak dira lanean hasteko.

       Honetaz gain, Internetetik informazioa arakatzen jakitea funtsezkoa da. Horretarako, bilatzaile ezberdinak ezagutu beharko ditu, eta ez da konformatu behar lehenengo topatzen duen informazio iturriarekin; izan ere, gai beraren inguruan informazio ezberdin ugari aurki baitaiteke webgune ezberdinetan. Honi lotuta, webgunearen barnean atal ezberdinen erabileraren berri izan beharko du, eta horrela informazioa aurkitzerako garaian modu antolatuagoan lan egingo du.

       Irakasle bat dokumentu ezberdinak txukun aurkezteko gai izan behar da. Horretarako Word, Excel, Power Point... bezalako programak erabiltzen jakitea garrantzitsua da, ondoren dokumentu hauei bestelako itxura eman ahal izateko. Modu berri honetan aurrez duen informazioa manipulatu eta aurkezpen erakargarriak egiteko trebezia izan behar du, eta hau erabilgarria izan daiteke haurrei zein gurasoei erakusteko.

       Bestetik, gaur egungo eskoletan haurrek euren ordenagailu eramangarriak erabiltzen dituzte, eta hauei segurtasuna erakutsi beharko die aipatu berri ditugun gai hauekiko. Nahiz eta irakasleak programa baten funtzionamendua nolakoa den jakin, haurrei jakintza eta taktika hauek transmititzeko gaitasuna izan behar du.
  
     Amaitzeko, esan beharra dugu Gobernuak inbertsio izugarria egin duela eskola 2.0 bezalako proiektuak aurrera eramateko, beraz, garrantzitsua da beharrezko erabilera ematea material honi; hau da, teknologia hauek tresna bezala erabili behar dira, eta ez helburu bezala.