Páginas

2011-10-21

ONDORIOAK (Lankidetza-ikaskuntza)


   Hirugarren eskenatokian, lankidetza ikaskuntzaren nondik- norakoak aztertu ditugu; hau ikaskuntza prozesua aurrera eramateko aukera bat da, non taldean lan egitea eskatzen duen. Modu honetan, taldekieen arteko koordinazioa berebizikoa izango da, eta guztiek helburu bera izan beharko dute. Honetaz gain, lan indibiduala ere garrantzitsua da, bakoitzak rol ezberdinak hartuz lana aurrera eraman ahal izateko.

  Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela. Honengatik guztiagatik, irakasleen parte-hartzea ere ezinbestekoa da, aukera hau sustatzea bere esku baitago.

   Eskola 2.0 proiektuak lankidetza prozesua aurrera eramateko hainbat tresna eskaintzen ditu. Proiektu honi esker, haurren arteko talde lana bultzatuko da, eta IKT-ez baliatuko dira lan ezberdinak burutzeko. Era berean, Web 2.0 zerbitzuak eskaintzen dituen tresnak Eskola 2.0 proiekturako baliagarriak izan daitezkeela esan genezake. Honi esker, Web 2.0-k eskaintzen dituen zerbitzuak ez dira soilik eskolara mugatzen, hots, norberak bere aisirako, lanerako… erabil ditzake. 

  Web 2.0 zerbitzuei esker, hauetako asko hezkuntza munduan erabilgarriak izan daitezke, hala nola, dokumentuak partekatzea, RSS-ak, bideoen eta argazkien partekatzea, blogak, mapen aplikazioak, podcasting… Tresna hauek, hasieran aipatutakoa lortzen laguntzen dute, hau da, lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta horrela, ikasle-irakasle eta familien arteko komunikazioa bermatzen da, eta euren arteko elkarrekintza eta errespetua.

2011-10-20

Hezteko Objektu Digitala

   Hezteko (funtzioa) + Objektu (forma) + Digitala (informatika).
  Hezteko Objektu Digitalari esker, hezkuntza munduan informazioa modu digitalean landuko da, eta lau motatakoak dira.

  - Oinarriko Objektuak: irudiak, bideoak, soinuak, estekak...  Azken batean, baliabideak.
  - Ikaskuntza Objektuak: Jarduera isolatuak (ez dago kontesturik).
  - Sekuentzia Didaktikoa:Unitate didaktikoak (jarduera ugari, guztiak kontestu baten menpe).
  - Prestakuntza Proiektua: Sekuentzia didaktiko askok, proiektu oso bat osatuko dute.

2011-10-18

EGILE TRESNAK

   Zer dira egile tresnak?
  - Egile tresna bat,ikasketa-inguru dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duen aplikazio informatikoa da. Erabilerrazak dira eta hezkuntza funtzioa dute.
 
  - Bere funtzionalitateen artean aipagarriena jarduera eta aplikazio txikiak sortzearen aukera da. Baliabide digitalak sortzen dituzte, sarean ibiltzeko eta partekatzeko balio dutelarik.

  - Egile tresnek modulu ezberdinez hornitzen gaituzte, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukerak izango ditugularik.


  Adibideak
 Hot Potatoes.- Hezkuntza ariketak sortzeko sistema bat da, ondoren ikasleek web orrialdeen bitartez egin dezaketena. Programa honek sortzen dituen ariketak erantzun laburrekoak, aukera anitzekoak, hutsuneak betetzekoak, bikoteak egitea... izan daitezke. Ikasleek ez dute programa hau ezagutu behar, Internet bidez eskura dezaketelako ondorengo helbidean doan.

 JClic.- Hezkuntza jarduera ezberdinak egin ahal izateko baliabide informatiko ezberdinak dira, hala nola, testuen ariketak, buruhausteak, hitz gurutzatuak...Prozesu bat burutzeko aukera ematen du.

 Cuadernia.- Gaztela Mantxako Hezkuntza Kontseiluak komunitate guztian eskuragarri duen tresna da, hezkuntza material digitalen sorrera eta hedapena ahalbidetzen duelarik. Edozein multimedia eduki bere baitan har ditzakeen koaderno digitala da. Unitate didaktiko elkarreragileak sortzeko aukera eskaintzen dute, baita ebaluatzeko ere.

 Ardora.- Irakasleen eskura dauden baliabide informatikoa da, web orrialdeetan edukiak modu erraz batean sortzea ahalbidetzen duelarik eta inolako jakintza informatikoren beharrik gabe. Hizkuntza askotan aurki daiteke aplikazio hau, hala nola, euskaraz, katalanez, ingelesa, errusieraz... Jarduera asko aurki daitezke bertan: gurutzegramak...

 LIM.- Formatu digitaleko liburu bat da, EDILIM egile tresnaren bitartez sortzen da eta web orrialde bat bezala argitara dezakegu. Liburu bakoitzak orrialde anitz izan ditzake, bai eduki teorikoekin eta baita jarduerekin ere. Oso erraza da testu eta multimedia artxiboak txertatzea (irudia, flash, bideoa eta audioa). Hamabi hizkuntzatan deskarga daiteke, euskara horietako bat delarik.

 Math Worksheet.- Batez ere, matematika lantzeko erabilgarria da, bertan eragiketa ezberdinak landu ditzakezularik. Zuk nahi dituzun ariketak sor ditzakezu, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz.

 WebQuest.- Ikerketara bideratutako jarduera bat da, eta informazio guztia edo gehiena Web baliabideetatik lortutakoa da. Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagogikoa da. Hauek pentsamendu goreneko prozesuak sortzen dituen jarduera atsegin baten inguruan sortzen dira, eta pentsamendu sortzailea, kritikoa, problemen ebazpenetan edo iritzi, laburpen edo analisien azalpenetan oinarritua izan daiteke.

 MiniQuest.- WebQuesten bertsio laburtuak dira. Hiru pausu dituzte: eskenatokia, ataza eta ekoizpena. Irakasleek modu errazean sor ditzakete, eta ikasleek saio batean burutuko dituzte.

 Constructor- Atenex.- Extremadurako hezkuntza kontseiluak sortutakoa da. Hezkuntzarekin lotutako eduki digitalak sortzeko beste tresna bat da; erabiltzeko oso erraza da, edozein elementu  bertan txerta daitekeelarik saguarekin eramanaz. 47 ariketa mota daude bertan, hala nola, hitzen diktaketak, puzzleak, buruhausteak, letra zopak...Unitate didaktikoak sortzeaz gain, ebaluatzeko aukera ematen du.

 Malted.- Unitate digitalak sortzeko langailua da, eta hizkuntza lantzeko erabilgarria den egile tresna bat da. 





2011-10-11

Hezteko objetu digitala: ENGLISH FOR LITTLE CHILDREN

   Aplikazio hau ingelesa lantzeko egina dago. Hamar gaiek osatzen dute, eta bi zailtasun maila ezberdindu daitezke. Gai posibleak familia, eskola, etxea, arropa.. dira,  eta gai bakoitzeko bost joko daude. Lehenengo biak hiztegiari dagozkionak dira, eta besteak, berriz, esamoldeei buruzkoak. Lehen Hezkuntzako 1.mailako haurrentzat eginiko aplikazioa da, atzerriko hizkuntza hau lan dezaten. Horrez gain, ebaluazio sistema bat duela ere aipatzekoa da.



  Tresna berritzaile hau hezkuntza alorrerako onuragarria dela esango genuke, izan ere, haurrentzat motibagarria eta dibertigarria baita. Bestetik, ikus-entzunezko elementuek ere gai hau errazago ulertzen laguntzen dute, eta era berean, haurrentzat ere atseginagoa izango da.

ZERTARAKO DIRA ERABILGARRIAK IKT-ak LEHEN HEZKUNTZAN?

   - Hizkuntza lantzerako garaian, blog bat egitea interesgarria izango litzateke, izan ere, hizkuntza lantzen diren bitartean, IKTen erabileran trebatzen gara.


  - Testu prozesatzailea. Ortografia zaintzeko onuragarria izan daiteke ordenagailuak akatsak zuzentzen dituelako. Horrez gain, gelako lan ezberdinak ikasle guztien artean partekatzeko aukera ere ematen du. 

   -  Gai bat ematerako garaian, irakasleak Power Point aurkezpen bat erabil dezake, azalpena lagungarriago eta bisualagoa eginez. Irakasleak aurkezpen honetarako erabiliko dituen irudiei esker, ulerterrazagoa izango da.

  -  Mapa kontzeptuala. IKT-ak lan honetan zuzenean mapa kontzeptuala egiteko erabiltzen ez badira ere, haurrek ordenagailuak erabil ditzakete mapa kontzeptualeko zenbait elementu irudien bitartez adierazteko, adibidez. Kontzeptuak elkarren artean erlazionatzeko baliagarria.

  - Jolas interaktiboak, alor ezberdinetako ariketak lantzeko: listening, matematikak...

  - Grabazio on bat egin, teknika batez ikasleek hobeto uler dezaten.

  - E-mail edota posta elektronikoa. Beste hizkuntza bat duten ikasleekin komunikatzeko.

  - Eskola irratsaioa sortu podcast baten bitartez.

  - Denbora- lerroak egiteko aplikazioak. Denboraren magnitudeak eta epeak  ezagutzeko.

  - Arbel digitalen erabilera. Ikasleak horiek erabiliz, ahozko aurkezpen bat egitea edo ariketa bat gauzatzea.




 

2011-10-09

IKT-ETATIK, GIZA BALIABIDEETARA

   Aurreko sarreretan aipatu bezala, IKT-ek izaera eraldatzailea dutela ikusi daiteke. Lehenik, interesen egitura guztiz aldatzen dute, ikurren izaera ere aldatzen dute eta komunitateek bizi duten ingurunea ere aldatzen dute. Aurrerakuntza teknologikoak eman diren inguruetan bizi direnen bizitzetan ere hainbat aldaketa ekarri dituzte IKT-ek, baita argia, ura eta bizitzeko beharrezkoak diren lehengaiak aurkitzeko arazoak dituzten herrialdeetan ere. Garapen herrialdeetan bizi diren pertsonek edozein informazio eskuratzeko sekulako erraztasunak dituzte, honekin esan daiteke mundua eraldatzen ari direla eta batez ere, hemendik aurrera, hezkuntzaren munduan kontuan hartu beharreko fenomenoa bilakatu dela.

IKT-ak eta hezkuntza

  Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela.

   2000. urtean Europar Batasunak "biharko eskolak" izeneko proiektua ezarri zuen martxan, horretarako proiektu honekin loturiko sistema informatikoak sortzeko beharra sentitu zuten, "School+" sistema da honen adibide. Proiektu honen helburu nagusiena irakasleen formakuntza hobetzea zen, hainbat aplikazio erabiltzen ikasi ahal izateko. Eskolei eta irakasleei beraien irakaskuntza hobetzeko bultzada eman zaie, ikasleen ikaskuntza eta garapena bermatu ahal izateko. Proiektu honek aurrerakuntza batzuk ekarri dituen arren, arazo berri batzuk ere sortu dira, irakasleen artean motibazio falta nabaria da, ikasle zein irakasleek autonomi falta sentitzen dute, espazioaren antolaketa eskasa da eta administrazioek trabak ipintzen dituzte.

   IKT-en erabilerak aldaketak ekarri ahal izateko gauza asko aldatu beharko lirateke. Irakasleek beraien papera zein den eta eskolan duten erantzukizuna zein den pentsatu beharko lukete, baina hauek ez dira aldatu behar diren gauza bakarrak, eskolak, administrazioak eta gizarteak hartzen dituzten erabakiak ere sakonki begiratu beharko dira.




IKT-EN ERABILERA EGOKIA ESKOLETAN

   Garai batean, hezkuntza politikek zuten arazo sozialen gaineko ardura. Gaur egun, ordea, hezkuntza politika batzuk garapen ekonomiko, enplegu eta herrialde baten lanen ondorio dira, herrialde hauetan noizbehinka  IKT-etan garapen bat ematen direlarik.

   IKT-ak hezkuntza mundura zabaltzeko lehen saiakera 1980-ko hamarkadaren hasieran eman zen Europa mailan, baina Espainian ez zen 1986. urterarte zabalduko. IKT-en zabaltze honek eskolen hobekuntza teknologikoa suposatu zuen, interneta geletara sartzea ahalbidetu zelako eta egitura teknologikoetan aurrerapauso handiak eman zirelako.

   Europar Batasunak e-learning eta e-skills bezalako programak martxan ipini zituen eta honekin batera Europar Batasuneko kide diren estatu orok software librearen ezarpena onartu zuten. Software librearen ezarpenak askatasun eta hazkuntza soziala ekarri zuen, baita industriaren indartze bat ere. Honekin batera, European Schoolnet izeneko programa ezarrri zuten eta honen barnean aurkitzen zen eTwinning orrialdeak erlazio kultural, integratzaile eta komunikatzaile bat bultzatu zuen Europan.

   Aurrerakuntzak izugarriak eman diren arren, irakasleak dira, ikasleekin batera, prozesu hau martxan jarri behar dutenak leku guztiak arakatuz, beraiek mantentzen duten espazioan etengabe haziz.

2011-10-08

TEKNOLOGIA MUNDU BATEKO HEZKUNTZA TEKNOLOGIA

    Teknologiaz hitz egiterako garaian, zenbait ekintza aurrera eramatea errazten diguten tresnaz ari gara. Hori dela eta, teknologiaren inguruan dugun ikuspuntu berritzaile hori arriskutsua izan daiteke hezkuntzaren alorrera eramaten badugu, izan ere, zenbaitek pentsa baitezakete teknologiaren erabilerak zerbait egiterako garaian hobekuntza bat ekarriko duela eta modu tradizionala jada ez dela erabilgarria. Horregatik guztiagatik, argi eduki behar da zer den benetan TEKNOLOGIA eta nola erabili behar den alor ezberdin bakoitzean.

    Teknologiaren inguruan teoria ezberdinak aurki daitezke, eta norberak kontzeptu hau modu ezberdin batean uler dezake. Seattler-ek, adibidez, teknologia hitza ez du makinekin erlazionatzen, bere ustez teknologia jakintza zientifikoaren edozein arte praktiko baita. Finnen ustez, aldiz, teknologia makineria bati lotuta dago, eta baita sitema, gestio eta mekanismo ezberdinei ere.


    TEKNOLOGIA KONTZEPTUAREN NONDIK-NORAKOAK
    Aipatutako iritzi ezberdin horien aurrean, Alvarezek eta beste autore batzuek lau irudi ezberdin uztartzen dituzte "teknologia" kontzeptuarekin.

    -Teknologia artefaktualak.- Hauek fisikoki ikus daitezken tresnak izango lirateke, hots, espazioko eremu bat hartzen dute.

    -Teknologia antolatzaileak.- Tresna hauek ez dira hautemangarriak eta hurrengoak dira ezagunenak: taylorismoa, fordismoa eta toyotismoa.

     - Teknologia sinbolikoak.- Teknologia mota hau sinbolo, irudi, zeinu, erritual eta errepresentazio topografikoekin eta geometrikoekin loturik dago.

    - Bioteknologiak.- Azken eredu honetan, bioteknologiak dira protagonistak, bizitza biologikoan eragiten dutenak.


    HEZKUNTZA TEKNOLOGIA
    Alvarezen teoriari jarraiki, IKTen erabilerak onurak baditu ere, kontuan izan behar da, honek alde txarrak era badituela. Bere iritziz, IKTen ondorioz, perspektiba historikoa galtzen dugu, izan ere, teknologia munduan ematen diren aldaketak hartzen baitira erreferentziatzat, eta ez errealitatean gertatzen diren gertakizunak. Honenbestez, testuinguruaren galera ere aipatzekoa da eta baita honek berarekin dakarkien erredukzionismoa ere, izan ere, hezkuntza, igorpen ekintza batekin soilik erlazionatzen baita.

    Bestetik, herrialde askotan diru asko erabili izan da hezkuntza munduan IKTak txertatzeko, baina aipatzekoa da hauen emaitzak ez direla espero bezain onak izan. Gainera, gaur egun teknologiaren beharra dago, hau da, edozer gauza egiteko ordenagailu edota tresna teknologikoen beharraren aurrean ikusten gara, honen laguntzarik gabe ezer egiten jakingo ez bagenu bezala. IKTen erabilea menpekotasun modura ikusten du azken puntu honetan Alvarezek, duela urte batzuk egiten ziren gauzak gaur egun IKTen laguntzarik gabe egiteko gai izango ez bagina bezala.

BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN ANTOLAKETA

     Eskola munduan IKTen erabilerak, ikaslea ikaskuntza prozesuko protagonista bihurtuko du, eta modu honetan, hezkuntzaren alorrean aldaketa sakon bat emango da. Hala ere, aipatu beharra dago aldaketa hau emateko ordurarteko metodolgia aldatu egin behar dela, baliabide didaktikoak guztiz aldatuko dira, eta eskolaren antolaketa ere ez da berbera izango. Hardware eta software berrien txertatzea soilik ez da aldaketa bat ematea, hots, modu berri honek ikasleak, irakasleak eta baita familiek ere irakatsi egiten dute, baina aldi berean, baita ikasi ere.


    TRESNA TEKNOLOGIKOEN EREDUA
    Eredu honi esker, eskoletan baliabide teknologiko berriak txertatzen dira, eta irakasleen formakuntzari so eginaz, hauen erabileraren inguruko prestakuntza bat jasotzen dute, metodologia didaktikoa ere aldatu egiten baita.


    INTEGRAZIO KATALITIKOAREN EREDUA
    Eredu hau aukeratzen duten ikastetxeek, ikuspuntu estrategiko bat izanten dute eta eskoletan erabiltzen dituzten IKTak bat datoz euren hezkuntza proiektuarekin.


    INTEGRAZIO KULTURALAREN EREDUA
    Eredu honekin ikasleen norbanako gaitasunak garatzen dira, eta IKTak ikasleen eta irakasleen hobetze prozesua ahalbidetuko duten tresnak izango dira.


    IKTen PAPERA IKASKUNTZA KOMUNITATEAREN SORRERAN
   Zuzendaritzako taldeek dute IKTen erabilera antolatzeko erantzukizuna, eta hau lortu ahal izateko, euren estrategiak definitu behar dituzte proiektu kurrikularretan. Eskola guztiek, IKTen txertatzea hiru alor ezberdinetara zabaldu behar dute.

   - IKTak proiektu kurrikuluarekiko koherentea den errekurtso didaktiko modura.

    - IKTak hezkuntza munduko partaide ezberdinen komunikazioa sustatuko duten tresna modura.

    - IKTak ikastetxearen antolaketa, gestio eta administraziorako erreskurtso modura.

    Sengeren hitzetan (2006), hurrengoak dira IKTak erabiltzen dituen ikastetxeek argi eduki beharreko kontzeptu batzuk: gaurko arazoak atzoko "konponbideetatik" datoz, geroz eta presio gehiago egin, sistemak ere presio gehiago jarriko du, bide errazenak beti leku berberera garamatza, zerbaiten sendagaia gaixotasuna bera baino okerragoa izan daiteke, azkarrena mantsoena izan daiteke, aldaketa txikiek iraultza handia ekar dezakete, ez dago inoren errurik.

    Kontzeptu hauek guztiak kontuan hartuz, ikastetxeek IKTen txertatzearekin batera, hauen erabileraren inguruko hausnarketa sakona egin behar dute, izan ere, aldaketa handiak ekartzen baititu, eta partaide bakoitzaren lana ezinbestekoa baita.


    IKASTETXEAREN ANTOLAKETA
    Ikastetxe batean IKTak txertatzen direnean, aldaketa sakonak ematen dira ikasleek ordurarte ikasteko erabiltzen zuten moduarekin alderatuz, eta honekin batera, irakaslearen lan egiteko modua ere aldatu egiten da.

   Bestetik, baliabide teknologikoen txertatzeak ere eskolaren antolaketan aldaketa sakona dakarki, izan ere, tresna ezberdinak jarri behar baitira gelatan, eta honekin batera, informatika gela bezala ezagutzen diren ikasgelak sortuko dira. Modu berri hori dela eta, aula birtualak egongo dira, proiektagailuak, online bidezko baliabideak, sareko baliabideetara bideratutako sarbidea... Sareek dimentsio ezberdinetara bideratutako helburuak hartuko ditu bere baitan, funtzio politikoa, informatikoa, psikologikoa eta konpetentziala kontuan hartuz.


    GIZA BALIABIDEAK IKTen TXERTAKETAN
     IKTak erabiltzen dituen ikastetxe batean, bertako partaide bakoitzak bere lanaren erantzukizuna izango du, eta hala, talde ezberdinak sortuko dira. Hala nola, zuzendaritza taldea, informatika teknikaria eta IKTen koordintzailea. Modu honetan, lan talde horietako partaide bakoitzak bere funtzioa izango du, eta modu koordinatu batean, tresna teknologikoen erabilpen egokia eta eraginkorra ahalbidetu ahal izango da.

INFORMAZIOAREN GIZARTEA, TEKNOLOGIAK ETA HEZKUNTZA

XX. mendearen amaieran hirugarren industria iraultza hasi zen ematen, eta izugarrizko eragina izaten ari da ekonomiako produkzio prozesu eta egituretan, herritarren bizimodu eta kulturan, giza- harremanetan…  Teknologia informatikoetan oinarritutako informazioaren digitalizazioa da egungo iraultza nagusia. Komunikazioaren eta informazioaren teknologia berrien erabilera jada alor guztietan dagoela ikus daiteke, prozesu geldiezina delarik. Globalizazioa, hots, mundu guztiko espazio- zein denbora-mugak desagertzea, azken urteetatik hona garatuz datorren gaur egungo fenomeno historiko garrantzitsuenetarikoa da.


Informazioaren gizarteari buruzko ikuspuntu ezberdinak daude: merkantilista (ekonomia neoliberala oinarri izanik, ongizate materialaren eta zoriontasun indibidualaren handitzea), kritiko- politikoa (teknologia digitalak gizartearen garapenerako erabili behar dira), teknozentrista ( teknologia digitalek iraultza teknologikoaz gain, gizakiaren iraultza eragingo dute); eta azkenik, apokaliptikoa (baloreen eta ideien gainbehera).
Teknologia digitalek zenbait alde on dituzte: pertsonen arteko komunikazioa errazten dute, beraien egoera edozein dela ere; denbora eta espazio barrerak desagertzen dira, elkarrekintza idatziz, ahoz edota modu audiobisualean izan daitekeelarik; etengabe ahalbidetzen du informaziora sarbidea; honi esker herritarrak mundu guztian pasatzen den guztiaz jabetu daitezke;  zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzen dute; lan- esparruan ere eragina du, lan- modu tradizionalak aldatuaz. Gainera, teknologia berriek errealitatearen ikuspuntu itxi baten gainditzea ahalbidetzen dute, kultura ezberdinen ezagutza eta harremana handitzen duelarik.
Bestetik, teknologia digitalek hainbat alde txar dituzte: teknologia beharrezkoa dugu, hori gabe ezin baikara bizi; mendebaldeko kulturaren gainjartzea beste kulturekiko; kultura- eta ekonomia- ezberdintasunen areagotzea   herrialde ezberdinen artean; teknologia hauek materiala eta nahikoa gaitasun duten pertsonen eskura soilik daude; pribatutasunaren galera eta pertsonen gaineko kontrolaren areagotzea.
Hezkuntzari dagokionez,  teknologien agerpenak arazo dezente ekarri ditu, izan ere, kontuan hartu behar da teknologia digitalen agerpena izugarrizko aldaketak eragiten ari dela oso denbora-epe motzean eta abiadura ikusgarrian. Ondorioz, aldaketa hauetara egokitzeko beharra oso handia da, helduen kasuan gehienbat. Horiek konpetentzia kognitibo, instrumental eta jokaerazkoak lortu behar dituzte teknologia hauetan gaitzeko. Hori ez badute egiten, analfabetismo teknologikoan eror daitezkeelarik. Alfabetizazio teknologikoa ezinbestekoa da gaur egungo gizartean behar bezala maneiatzeko. Hezkuntzan dakartzan arazo nagusiak ondorengoak dira: alfabetizazio teknologikoa, gehiegizko informazioa, hipertestuak ulertzeko zailtasunak, prestakuntza behar berriak, prestakuntza sistemen egokitzapena eta aldaketen azkartasunera ezin egokitzea. Herritarrak industria gizarte baterako prestatzetik informazioaren gizarte batean eta baterako prestatzea igaro gara.
Horren aurrean, hezkuntzak hainbat erronka ditu teknologia digitalen aurrean. Batetik, teknologia digitalak sisteman eta eskolako kulturan integratzea. Bestetik,  irakaskuntzaren metodo zein helburuen berregituratzea. Horrez gain, prestakuntza ordenagailuen saretik barrena (teleprestakuntza) zabaltzea ere garrantzitsua da. Aldi berean, hezkuntza ez formalarekin lotutako ekintzak garatu behar dira: alfabetizazio teknologikoa giza garapenerako. Beste erronketako bat laneko prestakuntza berrikusi eta birplanteatzea da, exigentzia berriak kontuan hartuz.
Ikasleen prestakuntzak ondorengo puntuak izan behar ditu helburu: teknologia ezberdinen maneiua eta erabilera dominatzea;  informazioa behar bezala bilatzeko, aukeratzeko, analizatzeko, ulertzeko eta birsortzeko gaitasuna eskuratzea; kritikoak izatea eta balore ezberdinak garatzea horien aurrean; aisialdi eta kontsumismoaz gain, teknologiak komunikazio eta espresio eremu gisa erabiltzea. Gainera, oso garrantzitsua da ikasten ikas dezaten lortzea, hau da, autoikaskuntza bizitza guztian zehar.

TEKNOLOGIA HEZITZAILEA DIZIPLINA PEDAGOGIKO GISA

Historikoki, teknologia hezitzailearen  XX. mendeko bilakaera diziplina gisa honakoa izan da: lehenik eta  behin, 40. hamarkadako  ipar-amerikako prestakuntza militarrean kokatzen da bere hastapena. II. Mundu Gerran parte hartzen zuten bitartean jasotzen zuten prestakuntza militarrean kokatzen da prestakuntza prozesu eraginkor eta baliabide zein bitarteko tekniko sofistikatuen alde egiten zuen irakaskuntza motaren abiapuntua. Enfoke hori  herritarren multzo handi bat soldadu zein ofizial (arduratsu izateko, lan asko burutzeko, antolamenduaz arduratzeko eta gerran parte hartzeko) izateko prestatzearen eta bihurtzearen ondorio izan zen.
              Segidan, 50. eta 60. hamarkada beste etapa bat izango da, audiobisualen eta konduktismoaren kutsua izango dituelarik. Teknologia hezitzailea hezkuntzaren baitako ikasketa eremu izango da. Mass- mediak hedatu egingo dira, gizartean eragina lortuaz: irratia, zinea, telebista, prentsa… Bestetik,  ikasketak eta ezagutza, psikologia konduktistaren parametroen araberako gizakiaren ikuspuntuaren inguruan garatuko dira. Azkenik,  metodoak eta prozesuak industria- prozesuarekin lotuta egongo dira. 
              Ondoren 70. hamarkada dator, eta jada teknologia hezitzaileak,  ikaskuntzaren diseinu zein ebaluaziorako ikuspuntu tekniko arrazional batetik ikusiko dira. Irakasteko helburua duten eta teknologia hezitzaileei buruzkoak diren aldizkari ezberdinak argitaratzen hasiko dira. Ikuspuntu hau herrialde ezberdinetara zabaltzen da herrialde anglosaxoietatik, hala nola, Argentina, Brasil, Espainia, India…ra.
              Beraz, hiru etapa bereizten dira 80.hamarkadara bitartean teknologia hezitzaileen bilakaeran: lehenengoan, ikaskuntzarako laguntza gisa (makina eta instrumentu berriak sartuz) ikusten dira; bigarrenean ere ikaskuntzarako laguntza gisa ikusten da, baina oraingo honetan, ikaskuntza hobetzeko metodologia egokien bitartez. Hirugarrenean, berriz,  hezkuntzaren enfoke sistematiko gisa ikusten da.
              80. eta 90.hamarkadetan teknologia hezitzaileen ikuspuntu teknokrataren krisia ematen da. Galderak, hausnarketa, kritikak… agertzen dira teknologia hezitzaileen eta bere ikaskuntza-esparruko erabileraren inguruan. Ikaskuntzari buruzko bere perspektiba tekniko- arrazionalista zen kritikatzen zitzaiona. Ondorioz, teknologia hezitzailea gai zuten askoz aldizkari gutxiago argitaratuko ziren, bere desagerpena eskatzen zuten jendea zegoen…
              Horren guztiaren ostean, teknologia hezitzaileak birkontzeptualizatu ziren, giza- zientzien multidiziplinatik eta kritikatik.  Horren ezaugarriak ondoren aipatuko ditudanak dira, besteak beste: komunikazio-bide berrien hizketa eta diskurtsuaren analisia, ordenagailuen erabilera hezkuntza esparruan, teknologia hezitzaileen erabileraren inguruko dimentsio moral eta etikoa, ikerketa- ekintza estudio- metodo gisa, teknologiaren loturiko arazo soziokulturalak: feminismoa, kultura aniztasuna, ekologismoa… ; kultura popularra, komunikazio bideen aurrean alfabetizazioa…
              Gaur egun, aipatu behar da teknologia hezitzaileen ikerketa-esparrua informazioaren eta komunikazioaren teknologien eta hezkuntzaren arteko harremanak eta elkarrekintza direla.  Teknologia hezitzaileak Espainiara LGE-ren (Ley General de Educación) agerpenarekin eta ICE sormenarekin sartu ziren. Gainera, orduan sortu zen UNED. Honek guztiak izugarrizko bultzada izan zuen 80.hamarkadan, izan ere, Hezkuntza Ministeritzak eta Autonomia Erkidego batzuek programa hezitzaileak sortu eta garatu zituzten, horrek ordenagailuak eskola sisteman sartzea helburu zuelarik.



2011-10-07

JUANA MARIA SANCHOren ELKARRIZKETA


- Teknologia digitalak erabili behar dira, baina modu tradizionala guztiz ahaztu gabe.
- Eskola 2.0 proiektuan, sortzaileak gara; haurrek sortu egin behar dute, autokritikatu, ikertu, aztertu... Hala, irakasleen laguntza duten arren, bere ikaskuntzaren erantzule izango dira.
- Web 2.0 proiektuarekin autore bihurtuko gara.
- Irakasleek irakasten duten bitartean, ikasi ere egin behar dute.
- Metodologia aldatzen bada, ezin da informazioa modu berean eman.
- Eskola 2.0 eratu behar da, ikaslea prozesuaren protagonista izan behar da (iraultza hau benetan gertatu behar da, ez hitzezko iraultza soilik).

2011-10-05

BLOGA

Zer da?
Interneteko idazketarako gunea da. Kronologikoki antolatuta dago, doan erabiltzen da eta sinplea da. Sarrerak (testuak) eta iruzkinak (irakurleen ekarrizketak) dira osagai nagusiak. Hauetan egileek nahi dutena idazteko askatasuna dute. Bestalde, aukera gehigarri gehiago ematen ditu. Partekatzeko modu berri honek elkarrekintzarako aukera handia ematen du.

Nola erabiltzen da?
Eskola- komunitateko komunikazio- tresna bilaka daiteke eta edozeinek kudeatu dezake (irakasle, ikasle, guraso- elkarteak ...). Ikasgaiarekin erlazionatutako blogak ere sortu daitezke. Prozesua erraza da: lehenik eta behin kontu bat ireki behar da eta ondoren bloga sortu. Bertan sarrerak, iruzkinak, bideoak, loturak... txertatu daitezke.

Ikasgelarako gomendioak
Egiletza- eskubideekin kontuz ibili behar da, informazio- iturri egokiak erabiliz eta adingabeak tutorearen baimena izan beharko dute. Artikuluetan kalitaterai emango zaio garrantzia, idatzitako sarrera irakurri eta gogoetak eginez. Amaitzeko, gelakideen iruzkinak jasotzerakoan errespetuzkoak izango dira eta beti ere edukiak eta gogoetak erantsiz. Gelaz kanpoko iruzkinak jasotzean, komunitatera irikiko da eta irakasleak kontrolatu beharko du hau.

2011-10-04

TEKNOLOGIA ETA HEZKUNTZA PENTSAMENDU- ESKOLETAN

  Gogapen eskoletako geletan, hezkuntza, ikasleengan eta ezagutzengan oinarriturik dago. Hauen ezaugarri nagusietako bat "hezkuntza komunitate" bat osatzea da, irakasle eta ikasleen artean adostutako helburuak lortu ahal izateko.

   Eskola hauetan banatzen den metodologia nahiko berezia da. Irakasleek ariketak proposatzean, ikasleek teknologiaren erabateko laguntza izango baitute, hau baita jarduera ororen oinarria. Eskola hauetan teknologiaren erabilera oso handia da, ordenagailuak, bideoak, interneta, etab. erabiltzen baitira. Baina zergatik erabiltzen dira?

    1- Geletan ariketak planteatu ahal izateko.
    2- Ikasleen ikaskuntza hobetuko duten egiturak direlako.
   3- Gelan senti daitezkeen isolamendutik urrundu eta teknologiaren bidez ikaskide, guraso zein munduarekin komunikatu ahal izateko.

  Ikasle askok arazo nagusi bat jasaten dute, testuetan agertzen diren egiturak ez dituztela ulertzen. Teknologia berri hauek beste ikuspuntu berri bat eskaintzen die eta hauek erabiliaz errazagoa izaten zaie testuak ulertzea.

   Horretarako hainbat programa eta software berri sortu dira. Hauek irakasleen lana errazten dute eta hauei esker ariketetako erantzunak lortu ahal izateko beharrezkoa den informazioa lortzen laguntzen du. Horien artean ditugu: Notetaker, CSILE, Jasper Adventureplayer edota SMART.

Komunitate birtualen sorrera

   Eskola hauetan komunitate birtualak sortzera bultzatzen da. Bertan ikasleek elkarrekin lan egingo dute, bai gela barnean eta baita gelatik kanpo ere.

  Gelan, talde txikien bitartez banatuko da komunitatea, ikasleek elkarren arteko laguntza izango dute informazioa beraien artean banatu ahal izateko. Gelatik kanpo, aldiz, komunitatea zabalagoa izango da eta bertan ikasle eta irakasleez gain, gurasoek ere parte hartu dezakete. Programa honen bitartez gurasoek beraien esperientziak plazaratzeko aukera izango dute, ikasleen informazio pilaketa handituz.

Irakasleen garapena

  Irakasleek teknologiaren beharra sentitzen dute elkarrizketak, debateak, etab. sortzerako garaian. Gainera teknologia hau erabiliko dute hausnarketa txiki bat egin ahal izateko, hau da, datu basean ezarri daitezkeen galderen, iruzkinen eta argibideen kopurua haunditu ahal izateko.

   Baina irakasleen artean ere badira beraien lankideetatik urrun sentitzen direnak, teknologia berri hauek erabiltzen ez dituztelako. Hau hobetzeko, irakasle horiek pixkanaka gizarte moderno honetan murgildu beharko dute, etorkizuna teknologiari loturik baitijoa.



2011-10-03

TALDEKAKO EKINTZAK GELAN

  Geletan egiten diren taldekako lanek honako ekintzetan oinarritu behar dute:

    1- Edozein talderen hezkuntza maila kontuan hartzea.
    2- Ikasleen parte hartzea sustatzea.
    3- Gelako elkarbizitza hobetu eta eskola porrota saihestea.

    Hauek lortu ahal izateko irakasleek betebehar batzuk jorratu beharko dituzte, horien artean, ariketak planteatzea, ikasleen arteko harremanak behatzea, beharrezkoak diren elkarrizketak mantentzea eta pixkanaka ariketen gaineko kontrola ikasleei ematea.

    Taldekako lanak beharrezkoak dira gelan sortu daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko. Gainera, metodologia honen bitartez ikasleek izaten dituzten iritzi ezberdinak ezagutzeko aukera ezin hobea ekaintzen du, taldean sortu daitezkeen arazoei konponbideak aurkitu ahal izateko. Horretarako hainbat baldintza bete beharko dira, horien artean, entzuten, iritziak onartzen eta txandak errespetatzen jakitea, taldean gehiago eta hobeto ikasten dela barneratzea, etab.

Baina zer ikasten dute ikasleek? 

    Metodologia honen bitartez ikasleek motibazio gehiago izango dute, gainera beste ikaskideen esperientzien berri izateko aukera ezin hobea da. Lana eta ardura ere taldekideen artean banatzen da eta horren eraginez taldeak jasango dituen aurrerapausoak eta porrotak denen artean banatuko dira.

2011-10-02

SISTEMA INFORMATIKOAK (2)

   Sistema eragilea ordenagailuen funtsezko softwarea da, sistema informatikoaren hardware-gailuak kudeatzen dituelarik. Sistema eragile honek garrantzia handia du, izan ere, ordenagailuen funtzionamendu egokia ziurtatzen baitu eta hardwarearen osagaiak kontrolatu. Hala, ondorengoak dira sistema eragile batek betetzen dituen funtzioak.

  - Erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko komunikazioa bermatu.
  - Ordenagailuaren hardware-gailuak kudeatu.
  - Disko-fitxategiak kudeatu.
  - Erabiltzaileen programei laguntza eskaini.
  -Akatsak antzeman eta berreskuratu.

   SISTEMA ERAGILEEN OSAGAIAK
  Sistema eragilea hiru mailako eskema hierarkikoan egituratu daiteke, sistema informatikoen erabileraren arabera: aplikazioak, sistema eragilea eta harwarea. Edozein sistema eragiletan, ondorengoak dira hiru osagaiak:
  • Nukleoak: CPUa kontrolaten du, eta exekutatu beharreko prozesuak kudetzen ditu.
  • Zerbitzuak: Backgroundean exekutatzen diren aplikazioak dira, eta hauen bitartez erabiltzaileek sistema eragileen baliabideak erabiltzeko aukera dute.
  • Komando itzultzaileak: Ordenagailuak ulertzen duen behe-mailako makina hizkuntza itzultzen du goi-mailako hizkuntzan idatzitako komandoak.

  SISTEMA ERAGILEEN EZAUGARRI NAGUSIAK
  • Erabiltzaile-bitartekaria definitzea.
  • Erabiltzaileen artean hardware banaketa eraginkorra bermatzea.
  • Erabiltzaileen artean datuak elkarbanatzea
  • Erabiltzaileen artean ordenagailuaren baliabideak banatzea
  • S/I prozesuak erraztea

   SISTEMA ERAGILEEN SAILKAPENA
  1.- Erabiltzaile kopuruaren arabera, erabiltzaile bakarreko sistema eragileak edo erabiltzaile askoko sistema eragileak aurki daitezke.
  2.- Ataza edo prozesu kopuruaren arabera, ataza bakarreko sistema eragileak, ataza askokoak edo ataza askoko eta denbora partekatuko sistema eragileak daude.
  3.- Prozesadore kopuruaren arabera, aldiz, prozesadore bakarreko edo askoko sistema eragileak aurki daitezke.
 

    SISTEMA ERAGILEEN FAMILIAK
   Jarraian aipatuko ditugun familia hauek euren bilakaera historikoa izan dute, urteen poderioz hauen garrantzia handituz eta euren kalitatea ere hobetuz joan delarik.
  1.- UNIX eta GNU/LINUZ sistema eragileak
  2.-Microsoften sistema eragileak
  3.- Bestelako sistema eragileak (IBM:MVS, OS/2, APPLE)
 

ORDENAGAILU SAREEN OINARRIAK

    Ordenagailuen sareaz hitz egiterakoan, hardware ezberdinek komunikazio sare baten bitartez partekatzen dituzten baliabideen inguruan ari gara. Hasiera batean helburu militarretara bideratua zegoen arren, gaur egun edonork erabil dezake Interneta.Erabiltzaile kopurua erruz handitu da, eta honen administratzaileak arazoak izaten ari dira hau dela eta.


   HELBURUAK
   1.-Kostuen gutxitzea (baliabide fisikoak, hala nola, inprimagailuak, scanner-ak, partekatzean, sareko erabiltzaileek diru gutxiago gastatzen dute euren sistema informatikoekin, izan ere, ez baita beharrezkoa guztiek inprimagailu propio bat izatea.
  2.-Emankortasunaren handitzea (baliabide eta informazioa partekatzeak, gizakiaren eraginkortasuna eta emankortasuna handitzen du)


   ORDENAGAILU SAREEN OSAGAIAK
  Ordenagailu sareak bi elementuz osatzen dira: hardware eta software. Hardware elementuak, ekipo informatikoak (ordenagailuak, inprimagailua…) eta sareko elementu elektronikoak (kommutagailuak, bideratzaileak…) dira.
  Zenbait ordenagailuk beste ordenagailu batzuei zerbitzuak eskaintzen dizkie, eta hauek “zerbitzariak” bezala ezagutzen dira; zerbitzu hau jasotzen dutenak, berriz, “bezeroak”.
  Ondorengoak dira bi edo ordenagailu gehiagoren arteko interkonexioa ahalbidetzen duten elementu fisikoak: modem-a, kontzentragailua (hub), kommutagailua (switch), bideratzailea (router), zubia (bridge)…


  ORDENGAILU SARE EZBERDINAK
  Ordengailuen arteko interkonexioa ahalbidetzeko sare ezberdinak aurki daitezke, ondorengo faktoreei dagokionez.

  - DIMENTSIOAREN ARABERAKO SAREAK
  • LAN sareak.- neurri txiki-ertaina dute, eta interkonexioa ordenagailu gutxi batzuen artean gertatzen da. Instalatzeko oso erraza den sarea da, eta honen mantenua ere ez da batere garestia. Sare mota honetara egokitzen den teknologia Ethernet da.
  • BAN sareak.- eraikin oso bateko sareak hartzen ditu bere baitan.
  • CAN sareak.- Kanpus bateko BAN sareak hartzen ditu bere baitan. Hori dela eta, sare honek unibertsitateko kanpusak dituen eraikin ezberdinen arteko konexioa ahalbidetzen du.
  • MAN sareak.- Mota honetako sareak kopuru handiak hartzen ditu bere baitan, adibidez, herri bateko herritarrei bideratutako sarea izan baitaiteke. Hori dela eta, MAN sareek mantenurako kostu handia dute, eta honen instalazioa ere garestia da.
  • WAN sareak.- MAN sare ezberdinen interkonexioa hartzen du bere baitan, eta hauetako batzuek kontinente osoko konexioa ahalbidetu dezake, beraz, sare hauek telekomunikazio alorreko nazioarteko operadoreen esku egoten dira.
   - ABIADURAREN ARABERAKO SAREAK
   Abiaduraren arabera ere sare ezberdinak aurki daitezke. Abiadura gutxien duen sarea “Ethernet” delakoa izango litzateke, segunduko 10/100 Megabits dituelarik (LAN eta BAN sareak). Bigarren postuan, abiadura ertainean, 155 eta 622 Megabits segunduko abiadurarekin CAN eta MAN sareak egongo lirateke, eta azkenik, abiadura azkarrenarekin, WAN eta MAN sareak daude, segunduko Gigabits bat duelarik.
   
  -TOPOLOGIAREN ARABERAKO SAREAK
   Ordenagailu sare batek duen topologia, helburuaren araberakoa izan ohi da, eta bost topologia ezberdin aurki daitezke: zuhaitza, busa, eraztuna, sarea eta izarra.


    - ERABILITAKO TEKNOLOGIAREN ARABERAKO SAREAK
   Teknologia ezberdinek erabilitako igorpen baliabidearen arabera, sare  mota ezberdinak aurki daitezke: haririk gabekoa, zelularra, optiko, elektrikoa, satelite bidezkoa…
   Sare optikoen informazioa fibra optikoaren bitartez igortzen dute, eta honek abiadura handia ahalbidetzen du prezio egoki batean.
  Haririk gabeko sareek, berriz, espektro “radioelektrikoak” eta infragorriak erabiltzen ditu informazioa zabaltzeko. Horregatik, sare mota hau egokia da biztanle gutxiko herrietarako edota mendi aldean dauden baserrietarako; hala ere, esan beharra dago sare mota honen instalazioa garestia eta konplexua dela. Gure inguruan, normalean, kable elektriko bidezko sarea erabiltzen da, prezioa ere egokia baita.

Elkarlaneko ikaskuntza eta IKTak


IKTak gure ikasgeletan, alor pedagogikoan izan duten eragina kontuan izan behar dugu. Honela, IKTeen txertaketa honen azterketarako ikuspegi desberdinak ezarri dira.
1.      Trebakuntza prozesua(CAI)
60. hamarkadako konduktista batzuk, ikaskuntza prozesua ikuspegi mekaniko batetik hartu zuten. “EAO” programak ziren nagusi.
       2.    Lan kooperatiboen prozesua (CSCW)
Ordenagailuak ikasgeletan modu kooperatiboan erabiltzean datza. Ikaskuntza taldekoa eta soziala izateari ez diete garrantzia berezia ematen. Lanaren sorkunde koordinatuan oinarrituta dago funtsean.
3.      Elkarlan prozesua (CSCL)
Eztabaida bidezko bakarkako eta taldeko lanaren garapena sustatzen dute. Horretarako teknologia eta sare birtualen sustapena nagusi izan da pertsonen arteko lankidetzarako.

ELKARLANEAN IKASTEN DUGU ETA ELKARLANA EGITEN DUGU IKASTEN. (CSCL)
1.      Kooperazio-elkarlana
Elkarlaneko ikaskuntza ez da talde lanaren sinonimoa. Baldintza batzuk bete behar dira: independentzia positiboa, elkarrekintza sustatzailea, bakarkako eta taldeko ardura, gaitasun sozialen erabilera egokia eta taldeko prozesatzea.
Ikaskuntza kooperatiboan irakaslearen kontrola izugarria da eta elkarlaneko ereduan baizik taldeek autonomia gehiago dute.
2.      Kooperazio-elkarlan ikaskuntza. “Paradigma socio-constructivo”
Ikaskuntzaren psikologia zein, hezkuntza sorkundeak funtsezkoak dira atal honetan. Euskarri psikologikoan paradigma kognitiboa aipatuko genuke.
  1. Hezkuntzaren sorkundea
Hezkuntza, bizitza errealeko hiztegi eta argumentuak erabiltzen dituen ariketa praktikoa da. Korronte honen ezaugarriak, curriculumaren garapeneko ezaugarrietan oinarritzen direnak dira. Beraz, hezkuntza ulertzeko modu honek errealitatea gertutasunetik erakusten du, CSCL-ak modu konplexuan gerturatzen dizkigu.

CSCL PROZESUAK BURUTZEKO OINARRIZKO EZAUGARRIAK
Erabakiak hartzeko prozesua da.
  1. CSCL prozesuentzako inplementazioa: BERSATIDE
Oinarri hezitzaileekin bete behar du funtsean, erremintek hausnarketan, bilaketan, diseinuan … oinarritutako pausoak proposatzen dizkigu. Bertan 8 fase aurki ditzakegu; azterketatik, berrikuspenerarte.
  1. Elkarlan teknikak (CSCL diseinuekin zerikusi zuzena)
Funtzionamendu eraginkorra izan behar du, IKT teknikek, metodoak eta baliabideak konbinatzen baititu prozesua hezitzailea izan dadin. Amaierako emaitzari garrantzi berezia ematen die.  Inplementazio teknologikorako ariketak honako hauek izango lirateke: “jigsaw”, “brainstorming”, Pirámide …
TEKNOLOGIA MUNDUAN BIDEA AURKITU NAHIAN
Lanean lagunduko gaituzten erabakiak hartu behar dira. Beharretara egokitzen den teknologia behar da. Ikasgelan sortzen diren arazoei konponbidea eman nahien, teknologia hauek ezaugarri batzuk izan behar dituzte: errazak izan behar dute, materiala antolatzen lagundu behar dute, ebaluazioa erraztu, erabakien hartzea sustatzea, … Nahiz eta CSCL-ei aplikatutako errementa asko egon arren, oraindik ez dago konponbide teknologiko osorik. Azaldu bitartean, “Wiki”-a aukera ona izan daiteke.
EBALUAZIORAKO ESTRATEGIA BERRIAK
Metodologia berriekin, errealitate berriari paratuz ebaluatu beharko da. Errekurtso berriek, beste ikuspuntu bat ematen dute baina ikasgeletako errealitatearen azterketa egiteko erabili beharko dira. Azterketa hau, kualitatiboa eta kuantitatiboa izan daiteke.
Ebaluaziorako iturri desberdinak erabiltzen dituen sistema proposatzen da; A.Martínez et al- ena. Ebaluazioaz bestalde, ikerketarako ere interesgarria da. Ebaluazio bakoitza irakaslearen gaitasunen arabera egingo da.




2011-10-01

WEB 2.0 eta bere zerbitzuak

Web 1.0 bigarren  fase berri batean murgiltzen ari da, bertsio berri eta hobetu bat osatzen ari delarik: web 2.0. 2.006. urtean koka dezakegu horren hastapena.  Internet eta web kontzeptuak ez dira inondik inora ere sinonimo.  Web 2.0 teknologia berri eta zerbitzu erakargarrien multzoa baino askoz gehiago da.  Web 2.0-k hainbat zerbitzu eta aplikazio eskaintzen ditu: blog-ak, wikiak, sare sozialak, podcasting, etiketak (tagging) , folksonomia, RSS, multimedia baliabideen partekatzea… erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkar- trukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
Web 2.0 erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Zenbait printzipiotan oinarritzen da: web-a plataforma gisa; taldeko adimena aprobetxatzea; datuak “Intel Inside” berria dira; softwareko bertsioen eguneratzearen amaiera;  erabiltzaile esperientzien aberastasuna; softwarea ez dago dispositibo bakarrera mugatuta.
Blog-a post-en (entradak) bat-bateko argitalpena  ahalbidetzen duen web  lekua da, eta irakurleek egileari komentarioak utz diezazkiekete.  Entrada bakoitzean etiketak (tag) jartzen dira. Blogger blog-ean idazten duen pertsonari deritzo. Wiki-a beste web orri  edo web orrien multzo bat da, eta bertan sar daitekeen edozein pertsonak edita dezake dagoen lekuak dagoelarik. Gai zehatz batekin, taldean eraikitzen da, izan ere, erabiltzaileek bertako edukiak aldatu, borratu edota gauza berriak gehi ditzakete bertan. Etiketa, berriz, objektu digital bati atxikitzen zaion hitz gako bat da. “ Social Bookmarking” bidez, interneteko erabiltzaileek  nahi dituzten web orriak gorde, antolatu (etiketatu), konpartitu eta bilatzen dituzte.  Folksonomia etorkizun batean errekuperatzeko helburua duen eta web helbide bat duen edozein eduki digitalen etiketa prozesuaren ondorioa da. Web-ean emandako gorakada handienetariko bat multimedia- edukiak gorde eta partekatzea errazten duten zerbitzuek jasan dute, hala nola, Youtube, Flickr edota Odeo. Gainera,  gehienetan, gordetako edukiak edozein blog edo web orritan ikusi ahal izateko aukera ematen dute. Rss-ri esker, interneteko erabiltzaileek ez dute zertan etengabe beraien orrialde faboritoak bisitatzen egon zerbait berria duten ikusteko, izan ere, bere irakurle programari esker automatikoki konektatzen da eta eduki berrien titularrak deskargatzen ditu, birus arriskuz kanpo.